Oinetako motorizatuak

SpnKiX izena duten oinetako motorizatuak aurkeztu dituzte Las Vegasen urtero antolatzen duten Kontsumo Elektronikako Nazioarteko Azokan. Peter Treadwayk diseinatu ditu eta 16 kilometro orduko abiadura har dezakete. Hala ere, eskuan haririk gabe eraman daitekeen gailu txiki baten bidez bizkortu edo balaztatu daitezke. Daramatzaten bateriak behin eta berriz kargagarriak dira, eta hiru eta bost kilometro arteko autonomia eskaintzen dute.