Oilasko osasuntsuak

Oilasko osasuntsuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oilasko-osasuntsuak/@@download/image/27p30-3.jpg
2012/12/13
berria
Oilasko osasuntsuak
Maiz entzun dugu, animaliak gizentzeko, hormonak, pilulak eta abar erabili ohi direla. Batzuek diotenez, hori dena kaltegarria da gizakion osasunarentzat. Bristol-eko unibertsitateko teknikariek albiste harrigarria plazaratu dute: oilaskoak gizentzeko erabiltzen den Xylanasa entzima, kaltegarria izan beharrean, onuragarria da. Xylanasa-k oilaskoen sabelak meheagoak bihurtzen ditu, eta horri esker, oilaskoek errazago hartzen dituzte elikagaiak eta azkarrago hazi eta gizentzen dira. Entzima honek gizakiontzat kaltegarria den bakteria bat hiltzen du oilaskoen sabelean, eta horregatik da, hain zuzen, onuragarria.