Oihane Enbeitia: "Bizkaiko bertsolaritza gaztea da"

Egunotan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerdiak jokatzen ari dira. Hilaren 17an Bilboko Euskalduna jauregian finala egingo da. Oihane Enbeita gazte gernikarra da bertan egoteko faboritoetako bat.
Aita, aitona, osaba... bertsolariak dituzu. Oinez baino lehen ikasi al zenuen bertsotan?
Ez dut gogoratzen oinez hasi nintzen eguna, ezta bertsotan hasi nintzena ere. Aspaldi hasi nintzen bertsoak idazten, bederatzi urterekin edo. Txikitako bertso batzuk gordeta ditut, eta orain irakurtzen ditudanean, barre egiten dut.
Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Oihane Enbeita. Hiru mosketerootatik nork jantziko du txapela?
Nik ez dut gaur egun nire burua txapeldun ikusten, Ez da apaltasuna, potentzialitatea badut, eta beharbada, noizbait irabaziko dut, baina gaur egun ez dut uste. Igorrek eta Unaik agerian utzi dute txapeldunak izan daitezkeela. Bien artean ez dut aukeratu nahi.
Azken urteotan, Bizkaian asko suspertu da bertsolaritza. Nola ikusten duzu etorkizuna?
Bai, hala da, suspertzen ari da. Hezkuntza mailan, eskoletan, lan handia egiten ari da. Bizkaiko bertsolaritza gaztea da eta hori argi eta garbi ikusten da txapelketan. Beraz, Bizkaiko bertsolaritzak etorkizuna duela uste dut.
Bizkaiko eta Euskal Herriko bertsolari txapelketetan inoiz ez da emakume txapeldunik izan. Noiz ikusiko dugu emakumezko bat txapela jantzita?
Ez dakit, hori ezin da aurreikusi. Dena den, aukerak badaude, Nafarroan, esaterako, gertatu da. Noiz izango da? Nork lortuko du txapela? Zaila da esaten.
Baikorra zara, beraz.
Ez, errealista.
Bertsoa eta antzerkia uztartu zenituen Bertsozale Egunean. Zer bilatzen zenuen esperientzia horrekin?
Lotura bat bilatu nahi nuen, bertsotan adierazi ezin dena antzerkiaren bidez adieraz baitaiteke. Bertsolaritzan azken urteotan gauza berriak egin dira eta bertsoa musikarekin edo antzerkiarekin nahastu egin da. Nire asmoa ez zen bertsoa keinuekin laguntzea edo bata bestearen menpe egotea, bi arteak uztartzea baizik. Bertsolari baten barne egoera ezagutarazi nahi nion entzuleari.
Zer moduz hartu zuten bertsozaleek?
Nire ustez, zailena ikuslea bera zen, oso anitza baitzen; batzuek antzerkia gustukoa zuten, beste batzuek ez, batzuk klasikoak ziren, beste batzuk ez. Dena den, nik esperientzia berria egin nahi nuen, ikuslearengana heltzeko modukoa eta egia esan, harrera ona izan zen.
Bilbon antzerkia ikasten ari zara. Zer moduz moldatzen da Gernikako bertsolari bat Bilbo bezalako hiri erdaldun batean?
Bilbon konturatu naiz zer den euskalduna izatea. Lehen, teorian banekien, baina Bilbo eta Gernika ezberdinak dira. Bilbon beste mundu bat ezagutu dut. Dena den, Bilbon bertan mundu ezberdin asko dago eta kale batetik bestera giroa aldatu egiten da. Hala eta guztiz ere, esperientzia ona da.