Oihana Bartra: "Larrutan be ez doste buruak deskantsetan"

Oihana Bartra bilbotarrak Euskal Herriko gaztetxeetan topatu omen ditu maitale sutsuenak eta klaru du sexuak, topera disfrutatzeko, askea behar duela izan. Bertsolaria limurtu nahi duenak irakur dezala elkarrizketa osoa, hasiera ona zein izan daitekeen argitu digu eta.
Interviuko azala eskaini dizute
Gaur ez da abenduaren 28a, ezta?
Betiko galdera: ezagun izateak laguntzen al du?
Keba! Gainera ni ezaguna auzotik kanpo, gitxi. Eta nonork parrandabaten goizeko ordu txikietan ezagutuz gero sekulako plastada emotekoizaten da. Betiko Bertsolariiiii bota bertso bat!! esaldi mitikoabotateko baino ez. Ligetako inoz bez.
Maitale sutsuenak, zein plazatan?
Edozein herritako gaztetxe batekoak, duda barik.
Zuri inoiz hutsik egiten ez dizun estrategia?
Berba ta berba ta berba eta inongo interesik ez dekodala adierazteana. Mutilei gauza gatxak gustetan jakiez... Geuri be bai, e?
Eta zein izan daiteke zuregana hurbiltzeko hasiera ona?
Aupa neska, zurito bat nahi?
Sexuan, bertsotan moduan, bukaera beti presente?
Presente bai, baina, bertsotan moduan, betelanak dauka garrantzia.
Larrutan ari zarela, inoiz etorri al zaizu burura errimarik edo doinurik?
Danerik etorten jata niri, horretan nauela be ez doste buruak deskantsetan. Desastre.
Eta alderantziz? Oholtza gainean zaudela txortarako gogoa sartu al zaizu inoiz?
Oholtza gainean igual ez baina bestelako saio mota baten Ostra zelako mutil polita! hori bai.
Demagun gau osoan ez diozula begia gainetik kendu, bero-bero zaude etaazkenean lortu duzu zure etxera ekartzea. Jolasean hasi eta oso txarrada! Zer egin?
Aukera asko dagoz: lokartuarena egin, ziztu bizian alde egin (bereetxean bazagoz, zuretik gatx) edo beste erremediorik ezik segidu etabihar biharkoak kar, kar, kar.
Larrutan aritzeko proposamenen bat, gomendioren bat?
Aske izan eta topera disfrutau!