Oier Olazabal 21 urteko atezain irundarra, Bartzelonako izarren artean

Oier Olazabal 21 urteko atezain irundarra, Bartzelonako izarren artean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oier-olazabal-21-urteko-atezain-irundarra-bartzelonako-izarren-artean/@@download/image/20112222850Oier.jpg
2012/12/13
berria
Victor Valdes atezaina min hartuta dabilenez, joan den igandean, Athleticen aurkako partidan Pep Guardiola entrenatzaileak Pinto hasierako hamaikakoan jarri zuen eta irundarra aulkian egon zen.

Bartzelonak 17 urte zituela fitxatu zuen Oier Olazabal, Real Union B taldean zegoenean. Orain artean, Bartzelonaren bigarren taldean aritu da batez ere, baina lehen taldean jokatu izan du; 2009ko udaberrian egin zuen debuta Ligan, Mallorcan. Bartzelona txapelduna zen ordurako. Egun hartan, Oier blaugranen atean zela, 2-1 galdu zuen Bartzelonak.

Olazabalen ibilbidea ez da oharkabe pasatu Euskal Herriko taldeentzat. Hala, joan den denboraldiaren erdian, komunikabideen arabera, Realak Oier ekarri ala ez izan omen zuen mahai gainean, Claudio Bravo atezain txiletarra beste talde batera joan zitekeela jakitun zirelako talde txuri-urdinaren agintariak. Aurtengo Gabonetan, beti ere zenbait hedabideren arabera, bai Osasunak bai Alavesek begi onez ikusiko zuten Oier, utzita bazen ere, euren atea zaintzea ekaina arte. Real Madrilek ere begiz jo zuen, Irunen jokatzen zuenean, baina ez zuen fitxatu.

Azkenean, ez da Bartzelonatik mugitu eta talde horretan bukatuko du denboraldi hau ere. Eta bolada batean –hilabete inguru- lehen taldean ariko da. Hasiera batean, aulkian ikusiko ditu bere taldekideak, besteak beste, Arsenalen kontrako Txapeldunen Ligako neurketa handia martxoaren 8an, baina batek daki eta ote duen aukera izango, Pique, Messi eta gainerakoekin jokatzea.