Ofizialtasunera bidean

Ofizialtasunera bidean Hartu dute erabakia: Euskadiko Futbol Federazioak FIFAn eta UEFAn eskubide osoz sartzeko eskaera egingo dute! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ofizialtasunera-bidean/@@download/image/628603.jpg
2018/12/13
berria
Hartu dute erabakia: Euskadiko Futbol Federazioak FIFAn eta UEFAn eskubide osoz sartzeko eskaera egingo dute!
Ofizialtasunera bidean

Euskal selekzioaren ofizialtasuna eskuratzeko lehen urratsa eman berri dute; hain zuzen, Euskadiko Futbol Federazioak FIFAn eta UEFAn eskubide osoz sartzeko eskaera egingo du. Bozketan parte hartu duten 44 kideetatik 43 eskaera egitearen alde azaldu dira, eta beraz, ia aho-betez onartu dute proposamena.

Eta zein da hurrengo pausoa? Orain, Euskadiko Futbol Federazioaren erabakia Espainiako Futbol Federazioak onartu eta eskaintza FIFAra bidali beharko du. Noski, hori ez da batere erraza izango; dena den, Madriletik ezezko erantzuna jasoz gero, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin nazioarteko epaitegietara joko du EFFk.