“Off The Record”

“Off The Record” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/off-the-record/@@download/image/15p14-2.jpg
2002/01/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Ronny Jordan
15.zenbakia
Jazz klasikozaleak sutan daude. Azaleko jazz deskafeinatua, odolik gabekoa, egiten omen du Ronny Jordan-ek. Smooth jazz deitzen diote batzuek, exekutiboen jazza. Kontu korronteko dirutzari begira egotearen ondorioz estresa dutenek nerbioak lasaitzeko erabiltzen omen dute. Gu ez gara jazz zale amorratuak, eta gure zulodun poltsikoetako txanpon apurrak kontatzeak ez digu estresik sortzen. Doktore, Ronny Jordanen disko berria asko gustatu zait.