Oceanic *****
 
  
Azkenean Isis-en Oceanic biniloan berrargitaratu dute. 2010ean taldea desegin zenetik, eskaerak etengabeak izan dira, eta erantzun behar izan dute. Luze joko du disko honek post-metalean lagatako arrasto sakona desagertu arte. Oceanicek bere atzaparretan harrapatzen bazaitu, zaila da askatzea. Gorabeheraz beteriko bidaia batean murgilduko zaitu: poliki doa maldan gora, eta bat-batean, amaierarik gabeko amildegian behera jaurtiko zaitu, hondoa jo ondoren gure gorputzean sortu duen arintasunak eta logale goxoak lagundurik hurrengo bidaiarantz eramateko.              
  
                  
                
              
 
                           
                           
                          