Oberweser

Herri honetan dago, Alemanian, Mühlenplatz izeneko gunea. Bertan, herrialdeko eraikuntza tipikoak biltzen dituen miniaturan egindako lanak aurki daitezke. Eraikin historikoak maite zituen gizon bat hasi zen guneari itxura ematen 1969an. Lursaila berea zenez, etxe txikiak egiteko zaletasunari irtenbide eman zion etxez etxe herrixka osatzen joanez. Aitak hasitako tradizioari semeak eman dio jarraipena, eta azken honek elizak, gotorlekuak eta udaletxea eraiki ditu. Hala, hainbat garaitako estilo arkitektonikoak dituzten eraikinak ikusi daitezke bertan, Erdi Aroko gazteluak zein ukuilu modernoak. Gainera, ez da imitazio lan hutsa, zenbait kasutan jatorrizko materialak erabili baitira. Gulliver bezala sentitu nahi duenarentzako aproposa!