Oasi bakanak

Euskarazko gazte antzerkiaren erradiografia egin guran, berehala konturatu ginen ez ginela euskal artearen eremurik emankorrenean sartzen ari. Gazteek, oro har, ez dute antzerki askorik egiten, eta are gutxiago euskaraz. Hala ere, dena ez da basamortu.
Euskaraz antzerki gutxi egiten da. Gazteentzako antzerki gutxi egiten da. Gazteek antzerki gutxi egiten dute. Pentsa dezakezue, hiru abiapuntu horiekin, euskarazko gazte antzerkia zer den: basamortu lehorra. Hala ere, badaude oasiak, basamortu guztietan bezala. Biei emango diegu arreta, bada: lehortearen zergatiei, eta han-hemen loratzen diren salbuespenei.
Ane Zabala Bilboko Gilkitxaro konpainia amateurreko aktorea da. Bera da taldeko kiderik zaharrena, "eta 30 urte ditut". Gainerakoak 24 edo 25 urteren bueltan dabiltza. Antzerkia euskaraz egiten dute, baina hori ez da batere ohikoa Bilbo aldean. "Aurten antzerki taldeen plataforma bat sortzeko ahalegina egin da Bilbon; 30 bat talde elkartu gara batzarretan, eta denak ziren erdaldunak, hiru izan ezik: gu eta beste bi. Baina beste bi horiek profesionalak ziren".
Aldi berean gaztea gazteek osatua, esan gura dugu eta profesionala den konpainiarik existitu daiteke? Zabalak, senak halaxe aginduta-edo, ezetz diosku: "Gazte antzerkia amateurra dela uste dut nik, aurrera egiteko gogoz dabiltzanek egindakoa". Noski, konpainia profesionaletan badabil antzezle gazterik, "baina gutxi", Asier Sota aktorearen ustez. Miguel Olmeda, Pikor Teatro konpainia arabarreko zuzendariaren esanetan, "aktoreak 21 urterekin hasten dira, goizenez; arruntena eskola batean aritzea da, batzuk Madrilgo eskola ofizialetara joaten dira, beste batzuk hemengoetara. Baina hemengoak pribatuak dira". Euskal Herrian, antzerki eskola publiko bakarra dago: Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñean.
Aukera gutxi euskaraz ikasteko
Bizkaian, hiru antzerki eskola daude Bilbo inguruko hiru hiri handitan (Basauri, Barakaldo eta Getxo), baina Ane Zabalak gogorarazten digunez, ez dago aukerarik horietan euskaraz ikasteko. Beste horrenbeste jazotzen da Araban. Bertan, TAE (Arte Eszeniko Lantegia) da antzezle izan nahi dutenentzako eskola bakarra, baina ume txikiei baino ez diete euskarazko irakaskuntza eskaintzen.
Bizkaia eta Araba bezain antzu dago Ipar Euskal Herria. Han, izan ere, eskolarik ez dago ia. Antton Luku antzerkigile behenafarrak esan digunez, "hemen aktore izan nahi dutenak Bordelen-eta ibiltzen dira, eta arazoa planteatzen da, ez delako euskara egiten ahal".
Lukuk dioenez, zaila da Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkia egitea, "merkatua oso txikia delako", besteak beste. "Hemen bada tradizioa herri antzerkian eta antzerki amateurrean. Bada eskolei lotutako lantegirik, eta talde profesional batzuek ere badiztute beraienak, baina gehienak frantsesez dira". Jakina, salbuespenak ere badaude, eta Luku bera dabil horietako batean: Donibane Garaziko lizeoan irakasle da Luku, eta antzerki ikasgaia hautazkoa- ematen du euskaraz. 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek, urtero, Lukuk berak idatzitako lan bat taularatzen dute.
Gipuzkoan eta Nafarroan aukera gehiago dago antzerkia euskaraz ikasteko. Donostian TAE dugu. TAEk ez dauka Gasteizkoarekiko harreman organikorik, eta eskola pribatua izan arren, ia izaera ofiziala dauka batzuen esanetan. TAEk "Euskara interpretazioan" ikasgaia eskaintzen du. Gainerakoa erdaraz da, hala ere. Badira, aipatutako herrialde bietan, euskaraz irakasten duten beste eskola batzuk: Berako eskola, Donostiako Kontadores, Nafarroako Antzerki Eskola
Gazte antzerki gutxi, oro har
Gutxi da, nolanahi ere. "Antzerki eskolek, tradizioz, erdaraz egin dute eskaintza hori", dio Joxerra Fachado aktore gipuzkoarrak, "eta oraindik ez da bilakaera hori aldatu". Fachado Donostiako Zurriola antzerki eskolan dabil irakasle, eta hor bai, dena euskaraz egiten da. Donostiako Zurriola antzerki eskola izen bereko ikastolaren barruan dago. Dena den, antzerki eskolak atea zabaldu die ikastolatik kanpoko gazteei, azken urteotan horretarako eskaera handia egon da eta. Iaz, Zurriolakoek, hiru antzezlan aurkeztu zituzten urtero egiten den Donostiako Gazte Antzerki Topaketetan. Zurriolakoen ahalegin horri esker, iaz Donostiako Gazte Antzerki Topaketetan jokatu ziren hamasei antzezlanetatik, bost euskaraz izan ziren. "Neurria hortik hartu behar badugu, egin kontu.
Antzerkian, euskarak ez du eduki beste arlo batzutan adinako bultzadarik". Bestalde, oro har gazte antzerki gutxi egiten dela aipatu du Fachadok: "Gazteak eskoletara joan daitezke, baina antzerkia, gaur egun, ez dago auzoz auzo zabalduta. Hemen, tradizioz, antzerki talde asko egon da, baina gaur egun gero eta gutxiago dago".
Donostiako Gazte Antzerki Topaketetan, epaimahaiko kide izan da aurten Asier Sota antzezlea. Berak ere azpimarratu du Topaketetan euskarak daukan leku eskasa. "Antzezlan gehienak erdarazkoak dira, eta oso lan neketsua da euskaratzea. Gehienek errazenera jotzen dute". Horra beste oztopo bat: lan gutxik daukate euskara jatorrizko hizkuntzatzat, eta itzuli ere gutxi itzultzen da. Joxerra Fachadoren ustez, instituzioek lagundu egin behar lukete hutsune hori betetzen. "Donostian, esaterako, Euskara Patronatuak diru-laguntza ematen du horretarako, baina halako ekimenak goragotik etorri behar dira. Urtero eman ditzatela pare bat beka antzerkia euskaraz idazteko, eta beste bi itzulpenak egiteko".

Pikor Teatro antzerki taldea gazte gaietara lerratzen dabil azken boladan. Salbuespena da, beraz. "Programatzaileekin berba egitean", diosku Miguel Olmeda zuzendariak, "konturatu egiten zara gazteei zuzendutako oso antzerki gutxi egiten dela". Antza, programatzaileek gazteon izaera aipatzen dute horren aitzakiatzat: oso adin "gatxa" dela, hormonen menpe gaudela, ez zaigula ezer interesatzen "Konpainiek, berriz, gazteentzako antzerkia egitea oso arriskutsua dela diote. Batzuek patatekin jan behar izan dute euren ikuskizuna, porrot izugarria suertatu delako".
Duela urte batzuk, Arabako Hiesaren Aurkako Hiritar Batzordeak antzezlan bat egiteko eskatu zion Pikor Teatrori. Hala sortu zen "Ikutuz ikutu", Hies gaixotasunaz eta sexuaz diharduen antzezlana. Orain, berriz, urte eta erdi daramate "Zapaldu marra", adikzioen eta drogen gaineko antzezlana taularatzen. Biak hala biak gazteei zuzenduta daude, baina Pikorrek ez ditu bere ikuskizunak "patatekin jan behar izan". Aitzitik, arrakasta handia lortu dute, "Zapaldu marra" antzezlanagaz, batik bat. Zein da sekretua?Miguel Olmedaren iritziz, "neskamutil gazteei, lan klasikoak erakusteko ohitura dago, literatura ikasgaiaren barruan, beharbada: Calderon, Quevedo halakoak. Edo Shakespeare, ingeles ikasgairako. Eta horrek ez du euren arreta bereganatzen". Pikorreko kidearen berbetan, gazteek bezala berba egiten duen antzezlana sortzea da kontua, gazteek euren burua islatuta ikusteko modukoa. Eta horixe dira "Ikutuz ikutu" eta "Zapaldu marra". Bigarrenari dagokionez behintzat, aktoreak ez dira 25 urtetik gorakoak, eta gazte hizkuntza darabilte. "Hasieran, gazteek uste dute irakaspen moralez betetako mezuarekin gatozela, baina berehala konturatzen dira ez dagoela horrelakorik. Ondorioz, guztiz bat egiten dute lanarekin".
Hasieran gaztelaniazkoa izanik, "Zapaldu marra" euskarara itzultzea erabaki zuten, "ikusle gehienak Euskal Herriko gazteak izango zirelako, eta beraz euskaldunak". Hala, emanaldien %80 inguru egin dute euskaraz. Orain, Pikor Teatro bortizkeriaz jardungo duen beste gazte antzezlan bat sortzeko asmotan dabil.

Gazteriarekin zerikusi estua daukaten gaiak ez dira, jeneralean, antzerkian jorratzen. Bilboko Gilkitxaro, esate baterako, gazte konpainiatzat jo dezakegu taldekide gehienek 24-25 urte inguru dituzte, baina ez ditu gazte gaiak lantzen. "Ez dakit zergatik", dio Ane Zabala aktoreak. "Egia esanda, gazte antzerkiaz mintzatzerakoan, soilik bi antzezlan datozkit burura: Vaiven konpainiaren "Lotsagabe", eta , Pikor taldearen "Zapaldu marra". Biak hala biak, gaztelaniaz sortutako eta ondoren euskaratutako antzezlanak dira. Arrakastatsu samarrak ere bai, bide batez esateko. Sexuaz dihardu lehenengoak, drogez bigarrenak.
Antton Lukuren ustez, "ez da pentsatu behar gazteek gai errazagoak ukan behar dituztela. Pentsatzen dut kasik alderantziz dela; helduek antzerki dibertigarria, gauzen ahanztekoa, gehiago eskatzen dutela gazteek baino. Gazteak aiseago lotzen dira munduko gai zailei". Gai zailekin ohitzen hasiko beharko dugu, beraz: geuri egokituko bazaigu etorkizunean mundu horretako arazoak konpontzea

Pikor teatro, drogak eta ihesa

Gazteriari buruzko gairik, apenas