OarsoMusikak lehen ekimena antolatu du martxoak 3an

OarsoMusikak lehen ekimena antolatu du martxoak 3an https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oarsomusikak-lehen-ekimena-antolatu-du-martxoak-3an/@@download/image/20122293545oarsoinua_azala.jpg
2012/12/13
berria
OarsoMusikak lehen ekimena antolatu du martxoak 3an
Datorren larunbatean, martxoaren 3an, Oarsoaldeko musika taldeek hitzordua izango dute Oarsoinua Jaialdian. Guztira, hamaika taldek parte hartuko dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera.


Musika dinamizatzeko jomugarekin sortu zen OarsoMusika taldea, eta 18 taldek osatzen dute elkartea, Goiko Eskola Kulturgune Okupatuaren eta Oiartzungo Herri Musika Txokoko kideen partaidetzarekin batera.
Ekimena aurkezteko, datorren larunbatean, marxoak 3an, hitzordua izango da Oreretan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Lehendabiziko emanaldia, Aximillaren zuzenekoa izango daa, Landaren, eta Kaso Mai taldea berriz, Reyna Zine Aretoan izango da.
OarsoMusikak antolatzen duen lehen ekimena izango da larunbatekoa eta aurkezpen ofizial gisa, hamaika emanaldi izango dira Oreretako tabernetan eta Gaztetxean.

Egitaraua:


18:00
Aximila (Landare)
Kaso Mai (Reyna Zine Aretoan)
18:30
Juan Mari Beltrán (Mikelazulo)
19:00
Incognita (Kellys)
19:30
Kakahuete (Landare)
20:00
Imanol Carballo (Mikelazulo)
20:30
Anónimos (Kellys)
22:00 Gaztetxean
Arashi
Toil
Korumba
Nonguayaz
+ Dj Sorpresa