O Brother, Where Art Thou? ****

30eko hamarkadako Amerikako Estatu Batuetan dago girotua Coen anaien film txiki eta liluragarri hau. Hiru preso bitxik Mississippiko kartzela batetik ihes egin, eta Mexikoko muga aldera jo dute. Askatasunaz gain, altxor tentagarri bat ere da jokoan. Coen anaien maisulan handienen distira ez duen arren, surrealista, umoretsua eta irudimentsua da oso O Brother, Where Art Thou? pelikula. George Clooneyk Urrezko Globoa beraganatu zuen bere interpretazio finari esker. Musika ere aparta da.