Nuevos heroes del rock"

Zeelanda Berriko taldea balitz bezala aurkeztu zitzaizkigun, adarjotze garbian. The Kagas taldea Agurain-Arrasate konexioaren emaitza bitxi bezain oparoa izan zen. Lan honetan Rip taldeko partaideak daude batetik guztiak, Karlos kantaria izan ezik-. Bestetik, La Pollako Evaristo dago. Datu horiekin, badakizue zertaz ari garen. Diskoan hemeretzi punk dosi garbi daude, lehendik ere ezagutzen genituen eskemen eta noten gainean eraikiak. Inongo trikimailurik gabe. Yul-en gitarra eta Txerra-ren bateria indartsua nabarmentzen dira. Eta Evaristo, berean: mingaina aiztoa bezain zorrotz.