“Nu jazz sessions 2”

“Nu jazz sessions 2” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nu-jazz-sessions-2/@@download/image/51p12-2.jpg
2005/04/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
51.zenbakia
Geroz eta gehiago dira jazzaren eremuak zabaltzearren lan egiten duten musikari, disko-jartzaile eta produktoreak. Horiek guztietatik, Jazzalicious kolektibokoek lortu dituzte emaitza interesgarrienak. Jazz musikaren arima bortxatu gabe, haize berria ematen diote gustu handiz egindako nahasketen bitartez. Oraingoan, jazz klasikoaren hainbat kanta (Carmen McRae, Sonny Lester…) eta gaur egungo produkziotik beste hainbat pieza hartu dituzte (The Tao of Groove, Agent K, Dj Spinna…), eta nahasketa berriak osatu dituzte. Jazz musika eserita entzun behar dela pentsatzen duten horiek dantzak jartzeko moduko kantak.