“Nova Latino 01”

“Nova Latino 01” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nova-latino-01/@@download/image/24p15-2.jpg
2002/11/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
24.zenbakia
“Nova Latino 01”
Asko dira “erritmo latinoen” - zer ote?- aitzakiapean kaleratzen diren bildumak eta asko dira behin entzunda tripak nahasteko besterik balioa ez dutenak. Merkatua antzeko bildumekin gainezka dago eta kantu ugari hainbat diskotan errepikatzen dira. “Nova Latino” honetan ere kantu asko aldez aurretik ezagunak diren arren, disko bikoitza osatzeko egindako aukeraketa oso aproposa iruditu zaigu. De-Phazz, Da Lata, Thievery Corp, Smith & Mighty, Greyboy, Bebel Gilberto, Negrocan... Oso zapore onekoa.