“Nothing but the best”

“Nothing but the best” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nothing-but-the-best/@@download/image/Frank_Sinatra_Nothing_but_the_best.jpg
2011/11/04
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Frank Sinatra
123.zenbakia
Amaren disko zaharren artean muturra sartu eta aktore zein abeslari honen disko hau aurkitu dut. 1.300 abesti baino gehiago grabatu zituen ahots baritonodunak Capitol konpainiaren eskutik bizi izan zuen garairik ospetsuena, 1953 eta 1961 urteen artean. Disko honek 22 abesti biltzen ditu, eta grabaketa kalitatea bikaina ez den arren, berehala kokatuko gaitu AEBetako 50eko hamarkadan. Beti ere haize eta korda orkestra batek lagundurik, zenbait abestitan kolaborazioak bereziak dira, hala nola, bere alaba Nancy Sinatrarena aski ezaguna den Something stupid abestian. Mafia, apostu eta droga kontutan ibilia, ahotsa ezizenez ezaguna, ondare garrantzitsua utzi zuen.