Nork zainduko ditu zaintzaileak?

Helsinkitik dator notizia
Finlandiako parlamentuak, Eduskuntak, Europa mailan aitzindari den lege proiektua onartu du: Nokia legea. Lege horri esker, enpresa, ikastetxe edota erakunde publikoek langileen posta elektronikoa zelatatzeko baimena izango dute. Teorian, lege honek industria arloko espioitzari aurre egin nahi dio, eta Nokia, segapotoen konpainia finlandiarra, izan da bultzatzaileetako bat. Gizarte mailako kontrolak aurrerapauso handiak eman ditu azken urteetan; gero eta zorrotzagoa da, basatiagoa, eta legearen babesa dauka. Baina, nork zainduko ditu zaintzaileak?