Nor ausartzen da "larrugorritzen"?

Nor ausartzen da "larrugorritzen"? Telesailak atsegin dituzu? ´"Hondar Ahoak" ikusten gozatu zenuen eta euskaraz proposamen berritzaile eta anitzagoak nahi zenituzke? Lagundu "crowfunding" kanpaina honetan parte hartuz "Larrugorritan" telesailari! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nor-ausartzen-da-larrugorritzen/@@download/image/Captura de pantalla 2021-02-17 a las 8.14.02.png
2021/02/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Telesailak atsegin dituzu? ´"Hondar Ahoak" ikusten gozatu zenuen eta euskaraz proposamen berritzaile eta anitzagoak nahi zenituzke? Lagundu "crowfunding" kanpaina honetan parte hartuz "Larrugorritan" telesailari!
Nor ausartzen da "larrugorritzen"?

Gaurtik telesail hau gauzatu dadin babesa emateko crowfunding kanpaina abian gaurtik abian izango da itsulapiko.eus webgunean. Zer da ordea Larrugorritan? 

Gazteei zuzenduta dagoen euskarazko fikziozko telesail bat da. Bost kidez osatutako kuadrilla batek emakume eta gizonezkoen estereotipo eta mitoekin apurtuko du. Euskal gazteek egunerokotasunean bizi dituzten gatazkak eta dilemak jorratuko dira seriean: Enak, Nikok, Larak, Alik eta Maik haien mendeko gaiei egin beharko diete aurre: drogak, sexua, identitate-arazoak, traumak, sare sozialak, maitasuna eta adiskidetasuna.

Gaztaroan kokatzen den telesaila izango da Larrugorritan. Istorio hau sortzaileen gaztetasunetik kontatu nahi izan da, badakitelako euren egunerokotasunean bizi dituzten egoerekin gazte asko identifikatuta senti daitezkeela. Protagonistek hogei urte inguru dituzte; beraz, hemezortzi urtetik gorako gazteengana hurbildu nahi dugu serieak.

Halaber, emakumeek izugarrizko garrantzia dute istorio guztian zehar, helburu nagusienetako bat neska gazteak protagonistekin identifikatuta sentitzea izanik. Emakumeen errealitatea benetan den  modura erakutsi eta hain barneratuta dauden klixe eta aurreiritziekin apurtu nahi da. Errealitatearen isla bihurtu nahi du Larrugorritan telesailak. 

Hona hemen pilotuaren sinopsia:

Enak lana utzi du eta beste lan bat bilatzeko desesperatuta dago. Niko klasekide berriaz maitemindu da. Lararen bizitzara itzuliko da Alex, bere bikotekide ohia. Alik klaseko lehenengo eguna komunean bukatu du eta Mai nazkatuta dago sexuaz. Kurtso hasierako altzakiarekin, gazteak parrandan irtengo dira. 

Beraz, Euskal gazteek, Euskal Herri atzerakoi eta matxistaren aurrean, egunerokotasunean bizi dituzten gatazkak eta dilemak jorratuko dira seriean.

Giza harremanak daude oinarrian. Gizakia, pertsona soziala izanik, gure inguruak gugan duen influentziak garrantzi handia izango du. Pertsonaien arteko harremanak garatzen, puskatzen, birsortzen eta berreraikitzen ikusiko ditugu. Horrenbestez, gai orokor bat jorratzea baino askoz ere interesgarriagoa izango da lagun talde honen harremanen garapena aztertzea
Gazteen ikuspuntutik kontatuta dagoen istorioa izango da, kuadrillaren begietatik alegia. Hauen jarrera, aske, lotsagabe, naturalaren lekuko izango gara uneoro. 


Pertsonaien naturaltasun horrek umorea bultzatuko du, batez ere lagun taldea elkarrekin dagoenean. Pertsonaien artean inkomunikazioa dagoenean, ordea, edota pertsonaien arteko harremanak tentsatzen direnean, serieak drama tonua hartuko du. 


Larrugorritan telesailaren zuzendaria Jone Arriola da, baina laguntzaile bezala Ane Nafarrate eta Uxue Botas ere aritu dira. Aktore nagusiak Jone Laspiur, Unai Arrieta, Alazne Astorga, Sara Nieto eta Aiora Enparantza izan dira. Aipatu 6 atal izango dituela serieak 26 minutukoak bakoitza.