Nola ezabatu alferrikako app guztiak

Etengabe app berriak deskargatzen dituzu ondoren sekula ez erabiltzeko? Baliteke Diogenes Digitalaren Sindromea izatea. Mugikorrek geroz eta memoria handiagoa duten heinean, alferrikako app gehiago pilatzen ditugu. Esango duzue, baina ze axola dio appak pilatzeak? Gogoan izan erabili gabe ere, app horiek martxan daudela, gure datuak erabiliz eta noski, bateria xurgatuz. Iritsi da garbiketa egiteko garaia!
Zenbatu zenbat app dituzun; batez-beste 80 aplikazio izaten ditugu mugikorrean, baina ez ditugu 10 baino gehiago erabiltzen. Zoritxarrez, zuk erabiltzen ez dituzun horiek etengabe ari dira lanean, zure datuak aztertuz eta erabiliz. Hauek dira gaur bertan kendu behar dituzun aplikazioak:
Samsung Push Services (SPS): Samsung mugikorra baduzu, ziur aski zuk deskargatu gabe duzula mugikorrean. Zerbitzuak ondo lan egiteko app baten itxura duen arren, ez duzu ezertarako behar, eta datu gehien kentzen dituen aplikazioetako bat da, Google Mapsek berak baino gehiago. Zaborrera!
IOSen barneratutako app guztiak: Iphone duzuenontzat aholkua; IOSen barneratutako app-ek 200 MB okupatzen dute, eta lasai asko eliminatu ditzakezu lekua egiteko. Zaborrera!
Clean Master (Cleaner): Aplikazio honek zure datuak xurgatuko ditu banpiro baten moduan. Ezabatzeko, nahikoa duzu "Ajustes>Almacenamiento>Datos almacenados en caché" egin eta bertan ezabatu.
Battery Doctor: App honek bateria gehiago izango dizula zin egingo dizun arren, kontrakoa lortuko duzu; datuak kenduko dizkizu, eta trukean ez du zure mugikorraren bizia luzatuko. Zaborrera!
Cooler Master/CPU Cooler: Aurrekoak bezala, app hauek zure mugikorraren bateria hotz mantentzeko promesa egingo dizute, baina hori ezinezkoa denez eta trukean datuak eta karga xurgatuko dutenez... Zaborrera!