Nola eragiten diete nerabeei sare sozialek?

Nola eragiten diete nerabeei sare sozialek? Norbere identitate eta nortasunaren egonkortzearen etapa izan ohi da nerabezaroa. Garai honetan, berdinen taldeak eta harreman sozialek rol protagonista izaten dute. Horregatik zabaldu dira horrenbeste eta horren azkar sare sozialak nerabeen artean. Baina zein eragin ditu gazte hauen garapenean? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nola-eragiten-diete-nerabeei-sare-sozialek/@@download/image/5d5173b43b00003900daee38.jpeg
2021/07/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Norbere identitate eta nortasunaren egonkortzearen etapa izan ohi da nerabezaroa. Garai honetan, berdinen taldeak eta harreman sozialek rol protagonista izaten dute. Horregatik zabaldu dira horrenbeste eta horren azkar sare sozialak nerabeen artean. Baina zein eragin ditu gazte hauen garapenean?
Nola eragiten diete nerabeei sare sozialek?

Hainbat autorek aipatu izan dute nerabezaroan zenbait ezaugarri garatzeko beharra izaten dugula. Horien artean lehiakortasuna, fideltasuna, leialtasuna eta maitatzeko gaitasuna. 

Hori egiteko, norbere tresnak ikasi behar dira eta baita kulturalak ere. Gaitasun horiek garrantzitsuak izango dira etorkizuneko aldaketei behar bezala aurre egiteko eta harremanak ehuntzekoTasun hauen eskuratzean akatsak gertatzeak arazo psikoemozional garrantzitsuak garatzea ekar lezake helduaroan: autokritika gehiegizkoa, dudak, ziurtasun ezak, konfiantza ezak eta antsietatea. 

Nortasunaren garapen hau ez da batere sinplea, ordea. Zenbaitetan zaitasun pertsonal garrantzitsuei aurre egin behar izaten diegu etapa bakoitzean arrakasta eskuratzeko. Sare sozialek, ordea, zailtasun hauek zigortzen dituzte. Bizitzaren alderdi adeitsuena saritzen dute. Honela, egungo nerabeek euren identitatea eraikitzen dute sare sozialean onartua izateko behar erabatekoarekin. Ondorioz, irudi idelizatu bat erakutsi beharraren presioa sentitzen dute. 

Honek, noski, eragin negatiboa du euren buruak hautematerako garaian eta besten aurrean eurak azaltzerako garaian. Nerabeen artean arazoak daude bulkadak kontrolatzeko, norberaren gorputza onartzeko edo emozio konplexuak kudeatzerako garaian, hala nola, tristura edo amorrua. 

Hori dela eta, familiaren rola sekula baino garrantzitsuagoa da garapen sozialaren prozesu honetan. Alabaina, zenbaitetan, nerabea bera da sare sozialen erabilera familiako kideei erakusten diena. Hori dela eta, familia bera ez da arrisku horiek ohartarazteaz arduratzen, eurak ere ez baitira jabetzen ekar ditzakeen arriskuez. Gainera, familia eta nerabearen arteko rola aldaketa batean dago. Hori dela eta, liskarrak sortu litezke euren artean. Ezinbestekoa da liskar horiek konpontzea nerabearen garapenean babeslearen funtzioa berriz ere bete ahal izateko. 

Eta zein rol jokatzen du laguntasunak honetan? Garapen testuinguru honetan, funtsezko funtzioa betetzen du. Nerabezaroan, gure laguntasunaren kontzeptua definitzen ikasten dugu, familiatik at harreman afektiboak eraikiz. Lotura honi esker modu eraikitzailean konpondu ditzakegu liskarrak. Izan ere, egoera askotan lagunak begiratzen garen ispilu bihurtzen dira, gure ekintzak eta izateko modua beraienera egokituz. 

Edozein harreman motetan bezala, komunikazioa gakoa da honek funtzionatu dezan. Horregatik, erraza da ulertzea zuzeneko komunikazioa eta birtuala ezberdinak direla. Zentzu honetan, sare sozialek laguntasunaren kontzeptua erabat eraldatu dute gure nerabeengan, euren gaitasun sozialak eta komunikatzekoak kaltetuz. Harreman batean egiazko, jator, agertzearen gaitasunean ere eragin dute. 

Harreman sexualetan ere eragina dute sare sozialek
Beste alderdi garrantzitsu bat nortasunaren eraikuntzan eta laguntasun loturaren ezarpenean itzar-aldi sexuala da eta nerabezaroko harreman sentimentalak. Ohikoa da, lehen maitasun, bikote edo sexu harremanak lagun taldean sortzean. Hauek ere, larriki eraldatuak izan dira sare sozialen erabileragatik. 

Azkenean, ezin direnez balore guztiak erakutsi edo eskuratu sare sozialen testuinguruan, horrek eragin du nerabeen artean genero indarkeria kasuak igotzea. Erasoak gauzatzeko faktoreen artean, indarkeriaren normalizazioa edo fideltasun, errespetu edota maitasuna bezalako kontzeptu funtsezkoen desbirtualizazioa daude. 

Hitz batez, sare sozialak mamirik gabeko adikzio zabalduenetako bihurtu dira nerabeen artean. Egunerokotasunean aurre egin behar dieten zailtasunen zati handi bat sare sozialen gehiegizko erabilerarekin lotua dago. Gainera, ohikoa da dependentzia horren kontzientziarik ez egotea eta hauek dakartzaten ondorioak zeharkako moduan, eskola errendimenduan edo gogo aldartean, behatzea. 

Nahiz eta sare sozialen erabilera ez den erabat negatiboa, beharrezkoa da helduak alderdi honetaz jabetzea eta dituzten alde txarrez ohartaraztea. Helburua: erabilera egoki bat bermatzea, nerabeen garapen zuzena babesteko.