Nola berpiztu?

Harreman erotikoak gutxitu baldin badira, txarrak badira edo, batez ere, halakorik ez badago, zer egin berriro martxan jartzeko? Aholku eta ideia sorta batekin gatoz.
Bikote baten ibilbidean zehar, hainbat gertakari, garai eta aldaketa izaten dira; batzuek harremana indartzen dute, beste batzuek ahuldu. Edozein kasutan, erlazioa zahartuz doa bere horretan, eta beharrezkoa izaten da guztiz berriztatzea hil ez dadin. Erregela berriak ipini, sistema berrabiarazi, itzalitakoa piztu, iratzarri.
Lehenik eta behin, ezinbestekoa da harremanean osagai ludikoari eustea; jolasa, txantxa, zirika ezin da galdu. Horretarako, hainbat joko klasikorekin has gaitezke probatzen eta bikotekidearekiko konplizitatea berreskuratzen: partxisa, boloak, kartak, dominoa, futbolina, zein da zein?, ping-ponga... lagungarriak eta dibertigarriak izan daitezke. Garrantzitsuena biak gustura aritzea da, lehia piztea eta elkarri iseka egitea. Joko hauek ez dute zertan inongo konnotazio erotikorik izan behar, joko hutsa dira, bien arteko feelinga elikatzeko egokiak. Apustutan sartu nahi izanez gero, irabazleak sari atsegin bat jasoko duela adostu daiteke (masajea, afari goxo bat, azkazalak margotzea...), besteak eskainiko diona. Galtzaileak, baina, ez du zigorrik jasoko, garrantzitsua da hori.
Bikote askori mesede egiten die, bestalde, bolada batez bagina sarketa ez praktikatzeak eta, horren ordez, beste hainbat jokabiderekin probatzeak. Bost zentzumenei garrantzia emanez, asko dago esploratzeko.
Gailu elektronikoak ohera sartzea debekatuta. Telefono mugikorrak, MP3ak, telebistak, ordenagailu eramangarriak, tabletak... kanpora! Salbuespen bakarra: film, irudi edo kontakizun erotikoak partekatzea.
Logela edo sexuketarako lekuaren dekorazioa elkarrekin aldatzea ere interesgarria izan daiteke. Horrela, argi mota desberdinak bilatuz, kortinak aldatuz, izara berriak jarriz... giro erotikoagoa lor daiteke.
Elkarri egunero-egunero, adibidez, gutxienez bi minutu eskaintzea izan daiteke ibilbide berriari ekiteko beste modu bat: etzanda, biak bakarrik, nahi izanez gero musika entzuten, elkarri begira edo besarkatuta egotea. "Zeintzuk dira zure ilusioak" edo "zer moduz joan zaizu eguna?" izan daitezke mintzagaiak.
Bizitza erotikoari aire berria ematea helburu konpartitua bada, biek hitzartutako zerbait, askoz aberasgarriagoa izango da, dudarik gabe. Esate baterako, Desiren Kutxa presta daiteke. Kaxa berezi bat aukeratu eta bakoitzak desio dituen gauzak papertxotan idatzita gorde ditzake bertan; desira hauek, jakina, bikote-harremanarekin izan behar dute zerikusia eta bete daitezkeen ala ez frogatzeko modukoak izan behar dute, zehatzak. Nahiak, bestalde, erotikoak izan daitezke ala ez. Adibidez: hilean behin elkarrekin zinemara joatea, edo elkarrekin Guggenheim museoa bisitatzeko txangoa egitea. Eta, oso garrantzitsua, ez dugu ezer zentsuratuko! Iraganean egin nahi izan genituen hainbat gauza, zintzilik geratu zirenak, berreskuratzeko unea da. Desira guztiak kutxan sartu ditugularik, ireki! Oraingoan lortuko dugu!

Testua: Carlos J. Lahoz
Osagaiak:
Tipula bat, piper berde bat, 500 gramo mango mami, ogi zati bat, 1,5 litro ur mineral, otarrainxka zurituak, olioa, gatza, ozpina, gazta krematsua, eta harrotzeko esnegaina.
Nola prestatu:
Piperra, tipula, ogia eta mangoa zatikatu, eta ontzi batean nahastu. Gatza, olioa eta ozpina bota ondoren, 1,5 litro ur gehitu. Hozkailura sartu eta bertan utzi gau batez edo, gutxienez, bi orduz. Ondoren, atera eta dena xehetu. Ongi iragazita, hori kolore biziko mango gazpatxoa prest edukiko dugu. Jarraian, brotxetak egin bina otarrainxka erabilita, egosi edo plantxatik pasatu, eta edalontzi bakoitzeko bat sartu, muturra agerian utziz. Gazpatxoa gainera zerbitzatuko dugu unean bertan, eta, erremate gisa, gazta espuma gehituko diogu, gazta krematsua eta esnegaina harrotuz lortu duguna.
Iradokizuna:
Prest daukagu ukitu tropikala duen plater fresko eta gazi-gozoa. Elkarri jaten eman diezaiokezue ahora, edo lasto bera erabilita txandakatu.

Emaidazu mangoa