Nola aukeratu bideo-jokorik onena zuretzat?

Nola aukeratu bideo-jokorik onena zuretzat? Bideo-jokoen merkatua oso zabala da eta lehen aldiz mundu horretara hurbildu nahi duenarentzat ez da erraza jokatzeko berarentzat onena den izenburua aukeratzea. Aniztasun izugarria dago, eta norberarekin bat datorren jokoa aukeratzea ez da lan erraza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nola-aukeratu-bideo-jokorik-onena-zuretzat/@@download/image/mando-consola.jpg
2021/07/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bideo-jokoen merkatua oso zabala da eta lehen aldiz mundu horretara hurbildu nahi duenarentzat ez da erraza jokatzeko berarentzat onena den izenburua aukeratzea. Aniztasun izugarria dago, eta norberarekin bat datorren jokoa aukeratzea ez da lan erraza.
Nola aukeratu bideo-jokorik onena zuretzat?

Baina lasai! Gamer sektorera hurbiltzeko zenbait aholku eskaintzen dizkizugu hemen, zurekin hobekien datorren jokoa aukeratu, eta gozatzen has zaitezen. 

Funtsezkoa gaia da
Eguneroko arazoetatik une batez alde egiteko aukera polita da bideo-joko bat. Izan ere, bakarka edo lagunekin, ametsezko mundura eramango zaitu. Jokoei esker denboran atzera egin dezakezu edo etorkizuna behatu. Hori dela eta, onena, jokoak hasieratik harrapa zaitzan, benetan gustatzen zaizun gai bateko jokoa aukeratzea da. 

Estetika
Jolasten ari zaren bitartean, ziur zure arreta bereganatzen duen gauzetako bat jokoaren estetika bera dela. Osagai ezberdinez osatzen da: dituen ilustrazioak, detaileen aberastasuna eta irudien kalitatea. Beraz, bere estetikak arreta deitu ez dizun joko bat jolasten ari bazara, utzi eta deskargatu beste bat, jokoa oso ona ez bada behintzat. 

Jokoaren denbora
Bideo-jokoak ez dira merkeak. Beraz, joko batean inbertsio bat egiten baduzu, espero dena da denbora dezente igarotzea jokoa bukatu arte. Zentzu horretan, jokalari anitzeko jokoak bikainak dira, nahi beste jolasteko aukera ematen baitute.

Beste aldean daude, hasi eta bukatzen den istorio bat duten jokoak nahiago dituztenak. 10 ordukoak izan daitezke edo gehiago, nahiz eta ondoren luzatzeko aukera dagoen, istorio nagusiaz gaindi, istorio paraleloak eskaintzen baitituzte. 

Bateragarritasuna
Kontuan hartzeko faktore garrantzitsua da hau , batez ere, azken bideo-kontsoletara aldatzeko joera dutenetakoa bazara. Izan ere, joko berri asko ez dira bateragarriak aurreko belaunaldiko kontsolekin, beraz, aurrekoak jolastu nahi badituzu kontsola zaharra mantendu beharko duzu edo ahaztu hauetaz! Azken hau erabaki ez gero, bigarren eskuko jokoak saltzen dituen denda edo webgune batean saldu ditzakezu norbaitek aprobetxatu ditzan.

Aholku xumeak dira, baina hasiberria bazara mundu honetan funtsezkoak. Ziur aholku hauetatik abiatuta hobekien datorkizun jokoa aukeratzea lortzen duzula, orduak eta orduak gozatzeko. Merkatuaren eskaintza amaigabea denez, izenburu zoparen artean badago hor nonbait zuri itxaroten ari den jokoren bat.