Nola atera txakurrarekin koarentenan?

Hori dela eta, arduratsuak izan behar dugu txakurren jabeok gure lagunak kalera ateratzerako garaian, guztion elkar laguntzarekin egoera honi buelta eman eta normalitatera ahalik eta azkarren itzul gaitezen. Hemen doaz txakurra kalera modu arduratsuan ateratzeko zenbait gomendio:
1. Arduraz paseatu zure txakurra.
Pertsona bakarrak paseatu dezake txakurra, ezinbestekoa den denbora batez soilik eta etxetik hurbil. Pertsona asko kalean aurkitu daitezkeen orduak eta lekuak ekidin (adibidez botiken aurrea irekiak daudenean, supermerkatuen aurrean…). Ezinbestekoa da beste txakur eta pertsonekin harremanik ez edukitzea ere. Horregatik, garrantzitsua da txakurra beti lotuta eramatea.
2. Zure txakurraren higienea indartu.
Ez dago ebidentzia zientifikorik animaliek covid-19a transmititu dezaketenik. Horrek ez du esan nahi birusak ezin duenik gure maskoten ile eta hanketan ezkutatu. Hori dela eta, laztan baten bidez gurekin kontaktua izateko bidea eduki lezake birusak. Beraz, zenbait prebentzio neurri har ditzakezu:
-Zure txakurra eskulekuetara, faroletara… ez hurbiltzea.
-Etxera iristerakoan txakurraren hankak eta isatsa desinfektatzea.
-Bainuei dagokienez, maskoten belarri eta azkazalak garbi mantendu, oinarrizko higienea indartuz. Txanpuak edo bestelako higiene produktuak behar badituzu online erosteko aukera badago.
3. Gorde eguneko denbora bat zure txakurrarekin etxe barrua jolasteko
Kanpora ateratzeko denbora moztu egin direnez, garrantzitsua da etxean beraiekin jolasteko denbora hartzea.
4. Albaitariarengana larrialdi bat baldin bada soilik eta aurretik hitzordua hartuta
Albaitariek lanean jarraitzen dute gure maskotak zaintzeko, baina honetan ere arduratsuak izan beharra dugu eta neurri prebentiboak hartu: larrialdi kasuetan soilik joan eta aurretik hitzorduren bat bazenuen atzeratu ez bada larria.
5. Planifikatu zure txakurraren elikadura.
Ziurtatu nahikoa janari duzula txakurrarentzat. Ez dago paniko egoeran jarri beharrik eta sekulako kantitateak erosi, baina gure ardura da irteerak ahalik eta gehien ekiditea. Horretaz gain, baloratu bere jarduera fisikoa asko jaitsi bada bere janaria ere murriztea.
6. Koarentena amaitzean izan gaitezen arduratsuagoak
Koarentena bezain zaila izango da itzulera eta elkar lagundu beharra izango dugu. Okerren pasao dutenak saltoki txikiak izango dira. Hori dela eta, guztiok ahalik eta azkarren errekuperatu gaitezen, saiatu auzo eta herrietan bizitza egiten, txakurrentzat produktuak ere denda txikietan eginez ahal bada.