Noka Mentoring: Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko programa abian

Noka Mentoring: Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko programa abian Noka Mentoring programara proiektuak aurkezteko epea otsailaren 1etik 28ra irekita egongo da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/noka-mentoring-euskal-emakume-zinegileen-proiektuak-sustatzeko-programa-abian/@@download/image/20200115_Noka_Mentoring-1.jpg
2020/01/16
Noka Mentoring programara proiektuak aurkezteko epea otsailaren 1etik 28ra irekita egongo da.
Noka Mentoring: Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko programa abian

Noka Mentoring programaren helburua Hego Euskal Herriko emakume zinegile hasiberrien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea da. Atzo aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzako kultura sailak sustatutako programaren bigarren edizioa Tabakaleran.

Horrela, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberriei deia luzatzen zaie euren proiektuak aurrera ateratzeko esku bat luzatuz. Prozesuan hiru tutore egongo dira laguntzen eta bakoitzak, hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute proiektu osoan zehar.

Bi alderdi uztartuko dira: batetik film baten ideaziora sormenaren bidez hurbiltzea eta bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txeratzeko beharrezkoak diren moduluen eskaintza.

Orotara, aipatu bezala hiru zuzendari hasiberrik hartuko dute parte proiektuan, hauek euren ideiak baldintzarik onenetan garatzeko aukera izan dezate. Horretarako, bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa ere jasoko dute.

Proiektuak aurkezteko epea 2020 otsailaren 1ean irekiko da eta otsailaren 28an itxi. Martxoaren 6an emango dira ezagutzera programan parte hartu duten hiru proiektuak. Aukeraketa Maider Oleaga, zinema zuzendari eta EQZEko irakasleak, eta Lur Olaizola, Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloko koordinatzaileak, egingo dute.

Proiektuek prest egon beharko dute uztailaren 1erako. Orduan Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak eskaintzen duten Ikusmira Berriak zine-proiektuak barruan aurkeztuko baita. Ikusmira Berriak programaren deialdia uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egongo da zabalik.

Interesa dutenek Tabakalerako webgunean aurkituko dute informazio guztia eta noka@tabakalera.eu helbidera bidali beharko dute beharrezko materiala.