“Nodzzz” *****

“Nodzzz” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nodzzz/@@download/image/nodzzz.jpg
2009/06/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Nodzzz
97.zenbakia
Aurreko Gaztezulon, New York hiriko What’s Your Rapture zigiluko All Is Love bandaren berri eman genuen disko iruzkinen atal honetan. Nodzzz hirukoteak ere diskoetxe horren laguntzarekin argitaratu ohi ditu bere lanak. Disko hau AEBetako San Frantziskoko hiru punk rockerrek eginiko garage-pop dibertigarria da; The Feelies, Modern Lovers, Beast Happening, TV Personalities eta antzekoek egiten duten erara. Hamasei minututan hamar kantu bildu dituzte. Disko-jogailuan jarri eta dozena erdi alditan jarraian entzuteko moduko biniloa da. Ezbairik gabe, iaz plazaratu zen lan onenetariko bat.