Nocturnal Visions

Nocturnal Visions https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nocturnal-visions/@@download/image/The_Barreracudas_Nocturnal_Visions.jpg
2012/03/02
kritika
Testua: Julen Azpitarte
The Barreracudas
127.zenbakia
Nocturnal Visions
AEBetako Atlanta hiriko Douchemaster Records egungo power pop talde onenen diskoak argitaratzen ari da, tartean, Gentleman Jesse bikainenak –hil honetan bigarren lana plazaratuko dute–; eta The Barreracudasenak. Nocturnal Visions hau melodiaz eta energiaz beteriko riff gitarrez josia dator, 70eko hamarkadan Dwight Twilleyk, Tom Pettyk edo Cheap Trickek egiten zuten antzera, –azkenen horien C'mon, C'mon egokitu dute dotoreziaz–. Gainontzeko kantak aipaturiko estiloaren doinu eredugarriak dira. Hala, Baby, baby, baby edo Numbers ahoan eztanda egiten duten pop karameluak dira.