Nobody Knows (Nadie sabe) ****

Nobody Knows (Nadie sabe) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nobody-knows-nadie-sabe/@@download/image/52p56-6.jpg
2005/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Hirokazu Koreeda. Aktoreak: Yuya Yagira, Ayu Kitaura, Hiei Kimura, Momoko Shimizu. Generoa: drama. Herrialdea: Japonia. Urtea: 2004. Iraupena: 141 minutu.
52.zenbakia
Nobody Knows (Nadie sabe)   ****
Keiko eta bere lau seme-alabak Tokioko pisu txiki batean bizi dira. Aita ezberdinekoak dira lau haurrak, eta ez dira sekula eskolara joan. Egun batean, Keikok etxetik aldegingo du; haurrak bakarrik utzita. Akirak, denetan zaharrenak, amak jarritako arauak hartuko ditu oinarri anaia-arreben arteko elkarbizitza posible egiteko. Handik denbora tarte batera, ama azalduko da opariz josita. Baina berehala joango da, eta ez da inoiz itzuliko. Lau haurrak kalera irtengo dira azkenean, eta errealitate gordinarekin egingo dute topo. Drama latza da, baina aparta.