NO LONGER AT EASY

Aspaldi ez genuela horrelako abeslari sentibera entzuten! Bere lehen diskoak maitemindu egin gintuen, eta bigarren honekin, urtu egiten gara. Nigerian jaioa, Nneka hemeretzi urterekin joan zen Alemaniara. Musikalki, Fela Kuti eta Bob Marley ditu erreferentzia nagusiak. Rapa, soula, funkia eta reggaea nahasten ditu, oso modu pertsonalean abestuta. Duela gutxi, zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera izan genuen, eta Neneh Cherryren garai onenak ekarri zizkigun burura. Nigeriako egoera gogorraz mintzatu zitzaigun, eta zerbait egin behar genuela gogorarazi.