No Hassle

Abiadura eta bat-batekotasuna nagusi diren egun hauetan, patxada eta denbora eskatzen duen proposamen batekin gatoz. Massive attackek disko berria kaleratu du eta 90eko hamarkadako trip-hop eta downtempo doinuen mamua itzuli da. Tosca egitasmoak ere bere bidea jarraitu du urte hauetan guztietan eta, orain, Richard Dorfmeister-ek eta Rupert Huberten-ek giroak sortzeko gaitasun izugarria duten doinuak landu dituzte disko berri batean; gehienak instrumentalak, askotariko eraginak jasota: jazza, popa, soula, ambienta, folka, duba, eta abar). Disko bikoitzak estudioko kantuak dakartza lehen zatian eta zuzenekoak bigarrenean.