Nirewiki, hirewiki, gurewiki

Wiki wiki esamoldeak "azkar-azkar" esan nahi du hawaiieraz. Wiki webguneek orrialdeak sortu, aldatu eta ezabatzeko aukera ematen diete erabiltzaileei, eta horrexegatik, tresna ezin egokiagoak dira internauten artean elkarlana bultzatzeko. Erabiltzaileak gauza bakarra behar du wikigintzan aritzeko: web nabigatzailea. Entziklopediak, gai bati buruzko monografikoak
hamaika kontu sor daitezke elkarlanean.
Wikirik ezagunena wikipedia da (http://eu.wikipedia.org). Planeta osoko milaka bolondresen ekarpenei esker, wikipedia munduko entziklopediarik handiena da gaur egun. Hala ere, wikipedia oso ezaguna bihurtu den arren, jende gutxik daki edozeinen esku dagoela wiki bat sortzea eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzea. Hainbat tresna erabil ditzakegu gure wikiak sortzeko. Euskaraz, esaterako, nirewiki.com dago.
Nirewiki.com
Tresna honen bidez, nahi adina wiki sor dezakegu. Wikiak hizkuntza askotan sortzeko aukera ematen zaigu; euskaraz, besteak beste. Lehendabizi, noski, izena eman beharra dago. Dena den, ezertan hasi aurretik, gogora dezagun zer erabilpen izan dezakeen. Ondorengo hauek dira, adibidez:
Dokumentu bat hainbat pertsonen artean osatzea.
Ideiak eta iritziak elkartrukatzeko guneak sortzea.
Zerbait antolatzeko edo zeregin bat burutzeko garaian, koordinazio leku egokia izan daiteke wikia.
Hainbat ezagutza/informazio jasotzeko eta gero ideia horiek lagunen artean zabaltzeko balio du.
Weborriak era errazean sortzeko tresna egokiak dira wikiak.
Glosategi eta hiztegi funtzioa ere bete dezakete.
Ondorengo bideoak ongi laburbiltzen du wiki batek koordinazio lanetan eskaini diezagukeen laguntza: Wikis in plain english (http://dotsub.com/films/wikisinplainenglish/index.php?autostart=true&language;_setting=eu_712).
Wiki motak
1) Izen emateari dagokionez, honako mota hauek daude:
Izen ematea libre da zenbait kasutan.
Beste batzuetan, kudeatzaile baten onarpena beharko da izena emateko.
2) Wikiaren ikusgaitasunari eta baimenei dagokienez, honako mota hauek daude:
Wiki irekietan, erabiltzaile guztiek dute fitxategiak irakurtzeko, idazteko eta sarera igotzeko aukera.
Wiki publikoetan, edonork irakur dezake informazioa, baina hala ere, izena emandako erabiltzaileek besterik ez dute fitxategiak idazteko eta igotzeko aukera.
Wiki itxietan, soilik izena emandako erabiltzaileei ematen zaie fitxategiak irakurtzeko, idazteko eta igotzeko aukera.
Beste wiki batzuk
Makina bat wiki sistema daude. Adibidez, wikispaces.com-ek antz handia du nirewiki.com-ekin. Wiki kopuruari eta aniztasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, wikimatrix.org oso baliagarri izango zaizu. Wikimatrix.org-en, wiki sistemak, sistema horien ezaugarriak, eta haien arteko ezberdintasunak ikusi ahal izango dituzu, besteak beste. Aukera ezazu zure gustukoa, eta sor ezazu zure wiki komunitatea auzolanean.
Legez kanporatzeei emandako erantzuna. Harritu gaituzte, seko harritu ere, legez kanporatzeen eta beste hainbat erasoren inguruan sortzen ari diren ekimenek. Euskaldunon Egunkariaren itxieraren bosgarren urteurrenean, blog eta webguneetan irudi jakin bat jartzeko deiak jarraipen handia izan du (http://sustatu.com/1203588289). Bestalde, hainbat alderdiren legez kanporatzea zela-eta, Hertzainak taldearen abesti bat gogorarazten duen ekimena hedatu zen blogosferan (http://notimeforlove-istimeforpeace.blogspot.com/); ekimen horrek jarraipena izan du artista batzuen proposamen ikusgarriarekin, notimeforlove.eu webgunean.

Unibertsitatea.net (http://unibertsitatea.net). Udako Euskal Unibertsitateak egindako atari honetan, unibertsitate eta ikasketen munduari buruzko informazioa eskura dezakezu. Orain, gainera, zerbitzu berriak jarri dituzte martxan: Iparrorratza orientazio-zerbitzua, Erreminta-kutxa baliabide gunea
Nostalgia. Nostalgia modan dago (baina, noiz ez da modan egon?). Beti ikusi nahi izan ditugu gure txikitako marrazki bizidunak, telebista aurrean hainbeste ordu pasarazi zizkiguten bideoak... Zu ere nostalgiak jota bazaude, sar zaitez Iñigo Urrutiaren Youtuberen kontuan (http://youtube.com/user/inigourrutia). Aspaldiko marrazki bizidunen bideoak dituzu.

HARRITU GAITU

INFORMAZIO BILA

KATXONDOENA