NIKE-ek neurri handiko manikiak jarri ditu bere dendetan

Kirol arropa sortzen duen marka ezagun honek inklusioaren alde pausu bat eman du eta Londreseko bere dendan mitikoan emakumeentzako neurri handiak saltzen dituela adierazteko manikiak ezarri zituen. Nike Town London dendak gune hau pasa den asteazkenean ireki zuen eta bertan neurri handiko emakumezko kirolarientzat arropak aurkitu daitezke. 2019. urteko hasieratik dabil marka Chloe Elliott influencer-arekin elkarlanean. Erresuma Batuan oso ezaguna den Elliott-ek sare sozialak erabiltzen ditu body positive mugimenduari ikusgarritasuna emateko eta mota guztietako gorputzak normalizatzeko.
Nike-ek esan duenez “kirolean aniztasuna eta inklusioa bultzatzeko” sortu du ekimen hau eta baita kirol femeninoa bultzatzeko eta belaunaldi berriak inspiratzeko. Zer iruditzen zaizu ekimen hau?