“Nigerian wood” ***

“Nigerian wood” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nigerian-wood/@@download/image/92p60kezia.jpg
2009/01/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Keziah Jones
92.zenbakia
Gaur egun musikan dena asmatuta omen dago, baina Keziah Jones-ek izaera propioa garatu du. Nigeriako sendi aberats batean jaioa, zortzi urterekin Londonera bidali zuten ikasketak jarraitzeko. Aitak negozio-gizona izan zedin nahi zuen, baina Keziah-k ikasketak utzi zituen, eta musika jotzen hasi zen Londoneko kaleetan. Eta handik Parisera, eta Paristik New Yorkera, beti ere, Nigeriatik pasatuz. Blufunk estiloa lantzen duela dio, bluesa eta funkiaren arteko nahasketa, baina sorterriko musika ahaztu gabe. Nigerian Wood estudioan grabatutako seigarren diskoa du hau. Lan bikoitza da, eta aurrekoetan bezala, funk eta bluesaren interpretazio bitxia egin du, ukitu akustikoa duten kantu melodiko eta indartsuekin.
ARITZ SOUND SYSTEM