‘Ni nüzü’ dokumentala aurkeztuko dute gaur Iruñean

‘Ni nüzü’ dokumentala aurkeztuko dute gaur Iruñean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ni-nuzu-dokumentala-aurkeztuko-dute-gaur-irunean/@@download/image/ni_nuzu_1395825592.jpg
2014/03/27
berria
Etxeen izendegia oinarri duen Myriam Ayçaguer mauletarraren ‘Ni nüzü’ soinu dokumentala aurkeztuko dute gaur, martxoak 27, Iruñean, Punto de Vista jaialdiaren Fokoan sailaren baitan. Irudirik gabeko lana da, soinuz osatua, eta bertsio originala xiberotarrez dagoen arren, azpitituluak izango ditu euskara batuan.


"Beren etxeari izena jartzen dioten pertsonak daude, Mariezkurrena, Perurena, Martinbaita, eta pertsonei izena jartzen dieten etxeak, Goikoetxea, Elizaldea, Bordaxahar". Bigarren kasu horiek aztertzeko asmoz, Santagraziko etxaldera joango da Ayçaguer sortzailea, bere amonaren etxera, eta mikrofonoaren eta senitartekoan laguntzaz, etxe zaharraren soinuak, eta amonaren eta inguruko herrietako jakileen hitzak bilduko zituen etxeen izenen inguruan mintzatzeko.

Hala osatu du Ni nüzü dokumentala, bihar bertan Iruñeako Punto de Vista jaialdiaren baitan aurkeztuko dutena. Ayçaguer bera, Pirinio Atlantikoetan diharduen Artegia elkartearen sortzaile eta Donostiako Audio Laborategiko kidea, emanaldian izango da, eta lanaren inguruan hitz egiteko aukera izango da berarekin.

Euskal memoria eta kulturari lotutako 46 minutuko lan bikaina da, soinu dokumentalaren genero ezezaguna jendartera hurbiltzen duena. Emanaldia iluntzeko 20:00etan izango da Filmotekan, eta sarrerak 3 euro soilik balioko ditu. Ez aukera galdu!