NEW DELHI

NEW DELHI https://www.gaztezulo.eus/albisteak/new-delhi/@@download/image/20101124874Delhi.jpg
2012/12/13
berria
NEW DELHI
New Delhi kaosa dela esanda ez diogu ezer berririk. Denok ikusi izan ditugu zineman edo telebistan arau bat bera ere ez duen Indiako hiriburuko trafikoa, kaleetako jendetzaren etengabeko mugimendua, edo bazter guztietan pilatzen diren saltoki inprobisatuak. Oraingo aurkikuntza honek, ordea, marka guztiak hautsi ditu: gobernuaren ikerketa baten arabera, udaleko 127.000 langileetatik 23.000 asmatutako izen abizenak dira. Ez dira existitzen, alegia.  Funtzionari horiei ordaintzen zitzaien soldata nork jaso duen jakin nahian dabiltza orain... Ez dute lan makala!