Neurtu zorrotada!

"Ama eta emazteekin izandako eztabaiden ostean, pixaren zorrotadak sortzen duen zipriztina aztertzea erabaki genuen". Esan eta egin. Provoko (Utah, AEB) Brigham Young Unibertsitateko Splash Lab taldeko ikerlarien arabera, komunetik gertuago jartzen diren gizonek gutxiago bustitzen dute komun-ontzia, eta zorrotadaren angelua ere zaindu behar da, zuzenegia izan ez dadin. Badakizue!