Neurri handiko superheroia, pantaila handira

Neurri handiko superheroia, pantaila handira Hegan egiten du, telekinesia botereak ditu, emakumea da eta XL neurria erabiltzen du. Oraindik ez duzu Faith ezagutzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/neurri-handiko-superheroia-pantaila-handira/@@download/image/FFF_001_COVER-B_KANO.jpg
2018/07/05
berria
Hegan egiten du, telekinesia botereak ditu, emakumea da eta XL neurria erabiltzen du. Oraindik ez duzu Faith ezagutzen?
Neurri handiko superheroia, pantaila handira

Komikietako superheroiak pantaila handira eramateko joera ez da agortu, eta Sony Pictures lanean ari da pertsonaia hauen estereotipo guztiak apurtuko dituen heroi bat zinemara eramateko; Faith izena du, emakumea da, eta lehen aldiz, neurri handiko superheroia.

Superheroien gaiak agorrezina dirudi, eta pixkanaka aniztasunari ateak irekitzen hasi dira; Wonder Woman, Black Panter... Sonyk pauso bat aurrera ematea erabaki du Faith pertsonaiarekin. American Gods-en idazle Maria Melnik kontratatu du gidoia idazteko.

 

 

Eta nor da Faith? 20 urteko millenial bat da, BuzzFeed tankerako komunikabide batean egiten du lan, eta bere alter egoa Zephyr izena du; jantzi zuri-urdina darama eta hegan egiteko zen telekinesia praktikatzeko ahalmena dauka. Pertsonaia 1992an sortu zuten Jim Shooter eta Joshua Dysart komikigileek, Harbinger telesailaren parte bezala. Ondoren, 2016an protagonismo osoa eman zioten, eta telesail propioa izan zuen; Orphan Black-en idazle Jody Houserrek kontatu zuen bere istorioa, eta Francis Portela zein Marguerite Sauvagek marraztu zuten.

 

 

Faith neurri handiko heroia da, baina bere pisuak ez du pertsonaia definitzen. Ez du hitz egiten bere gorputzaz, ez da bere istorioaren erdigunea; soilik, ezaugarri fisiko bat da, muskulu garatuak edota gorputz liraina izan daitezkeen moduan. Oraindik ez dakigu noiz estreinatuko den, baina ikusteko desiratzen gaude!