Netflixeko telesail honek polemika piztu du

Beste behin, Netflix kateko telesail batek polemika piztu du, eta oraingoan, estreinatu aurretik. Plataformak Insatiable telesaila estreinatuko du abuztuak 10 eta dagoeneko ikusgai dago trailerra; bertan, bullying-a jasaten duen neska gizen baten istorioa kontatu dute. Neskak, argaldu ondoren, institutuan torturatu zutenen aurkako mendekua hartzea erabakiko du.
Telesaila kritikatu dutenek diote mezu okerra zabaltzen duela; protagonistak argaldu eta polit bihurtzean erabakitzen du akziora pasatzea eta berak jasandakoa besteei egiten hasten omen da. Hala, dagoeneko 200.000 sinadura bildu dituzte telesaila estreinatu ez dadin.
Lauren Gussis zuzendariak istorioa defendatu du eta aukera bat emateko eskatu du: "Gaztea nintzenean bullying-a jasan nuen, pentsamendu suizidak izateraino eta uste nuen argalduta arazoak konponduko zirela, baina ez zen hala izan. Horren ordez, elikadurarekin lotutako gaixotasuna garatu nuen. Horregatik, eskatzen dizuet aukera bat emateko istorio honi".