Netflixek zure eduki gogokoenak automatikoki deskargatuko ditu mugikorrean

Netflixek zure eduki gogokoenak automatikoki deskargatuko ditu mugikorrean 'Zuretzako deskargak' aukera berria dagoeneko martxan dago, eta aktibatuta, mugikorra eduki kuttunenekin beteko dizu plataformak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflixek-zure-eduki-gogokoenak-automatikoki-deskargatuko-ditu-mugikorrean/@@download/image/1366_2000.jpg
2021/02/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

'Zuretzako deskargak' aukera berria dagoeneko martxan dago, eta aktibatuta, mugikorra eduki kuttunenekin beteko dizu plataformak.
Netflixek zure eduki gogokoenak automatikoki deskargatuko ditu mugikorrean

Duela bi urte deskarga adimentsuak jarri zituen martxan Netflixek; aukera horrekin, konexiorik gabe ikusi nahi ziren kapituluak deskargatzen zituen plataformak. Baina orain pauso bat harago joan dira, eta hala, hemendik aurrera oraindik ikusi ez ditugun film eta telesailak deskargatuko ditu automatikoki, gure gustuen arabera aukeratuz.

Aukera berri honek zuretzako deskargak izena du, eta aktibatu egin behar da martxan jartzeko. Behin aktibatuta, streaming plataformak prest izango du zuretzako film ala telesail berri baten kapitulua, nahiz eta Interneteko konexiorik ez izan. Aukera berri hau Android mugikorretan jarri dute martxan.

Zuretzako deskargak aukera aktibatzen badugu, astero aukeraketa eguneratuko du automatikoki; hala, gure mugikorreko Netflix kontuan beti izango dugu ikusi gabeko zerbait deskargatua eta play-ri emateko prest.