Netflix, iragarkiak izango dituen, doako plan bat eskaintzea baloratzen ari da
Streaming plataforma nagusiek, etengabe etrategia berriak bilatzen dituzte elkarren lehian jarraitu eta merkatuan duten euren zatia hazteko. Gainera, partekatutako kontuen borrokan ere badaude. Horregatik, azken urteetan prezioak igo egin dituzte eta plan ekonomikoenetan iragarkiak txertatu dituzte.
Iragarkiak txertatu dituen plataformetako bat Netflix izan da. Espainian, adibidez, plataformak bere oinarrizko plana ezabatu egin zuen eta iragarkiak zituen planarekin ordezkatu. Egun, hilabetean 5,49 euroren truke, Netflix-eko edukiez gozatzeko aukera du erabiltzaileak, iragarkiak ikusteko ere prest baldin badago.
Dirudienez, iragarkien aukera duen planak emaitzak onak eman dizkio erakunde ezagunari eta horregatik ari da planteatzen, iragarkiak dituen doako kontu bat kaleratzean. Helburua, bere audientzia hazten jarraitzea da merkatu berrietan.
Guztiz doakoa den plan batekin, Netflix-ek hazkuntza esanguratsua lortuko luke eta iragarkiengatik diru-sarrera gehigarriak ere eskuratuko lituzke. Gainera, erabiltzaile berri hauetako asko, ordainpeko harpidedun izatera pasa litezke etorkizunean. Horregatik, doako plana Asian eta Europan eskaintzea baloratzen ari da Netflix.
Noski, garrantzitsua da azpimarratzea, honako hau ez dela albiste ofizial bat, eta erakundeak ez duela oraingoz adierazpenik eskaini. Baina, zurrumurruak hor daude, eta egingarria dirudien zerbait da. Izan ere, Netflix-ek bere doako planarekin esperimentuak egin zituen Kenyan.