Netflix eta euskarazko azpidatzien drama

Netflix eta euskarazko azpidatzien drama Josu Brambones itzultzaileak tristuraz behatu ditu streaming plataformetan azaltzen diren euskarazko azpidatziak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflix-eta-euskarazko-azpidatzien-drama/@@download/image/eskubatek_content.jpg
2023/11/03
Josu Brambones itzultzaileak tristuraz behatu ditu streaming plataformetan azaltzen diren euskarazko azpidatziak.
Netflix eta euskarazko azpidatzien drama

Ageriko akats asko daude eta, hortaz, azterketa egin du, Netflixen dauden bost ikus-entzunezko hartuta. EIZIE elkartearen Senez aldizkarian argitaratu ditu bere ondorioak. Ondorio penagarriak zinez. “Esango nuke gramatikaren erabateko kolapso baten aurrean gaudela, eta kolapso hori oso zabalduta dagoela aztertu ditudan testuetan", dio Barambonesek.

Barambonesek detektaturiko oker sistematikoen artean, mugagabe eta mugatuaren arteko nahasketa, deklinatzean okerrak, ahaleraren erabilera okerra, "elkar" izenordainaren desagerpena ("ezagutzen zarete?"), egitura erreflexibo okerrak ("galdetzen naiz"), 'ohi' partikula tokiz kanpo, -(e)laren forma okerra...

Adibide zehatzak bildu ditu Senez aldizkariko artikuluan, hemen batzuk bildu ditugu. 'Ari izan' aditzarekin, adibidez. Goiko irudia ere hemen aipaturiko pasarte batekoa da, Wednesday telesaileko azpidatzietakoa.

Aditz sistema oker gehiago:

Ergatiboarekin ere asmatzen ez dugunean:

Forma hauez gain, azpidatziak egitean kontuan hartu behar den segmentazioa ere askotan oker egiten dela ikusi du Barambonesek. Eta bere ondorio garbia da itzulpenaren gaineko gainbegiraketarik ez dagoela, zuzentzailea beharko litzatekeela. Baina euskararen kalitate eskasa da kezkabide nagusia artikulugilearentzat:

"Euskararekin lan egiten dudanez, euskarazko eskaintzaren kantitatea bainoago kalitatea dut kezkabide. Azpidatzien hizkuntza-kalitatea aztertzerakoan ez naiz ibili euskara perfektu eta makulagabe baten bila, baina ispilu bat behar nuen azterketa linguistikoa egiteko. Ispilu hori euskara batua izan da, eta oroz gain hiztunen idatzizko erabilera landuak ezarritako arau eta konbentzioak. Eta, euskarazko azpidatziak ispilu horren aurrean paratu ditudanean, arau eta konbentzio gehienek herren egiten dutela ohartu naiz. Esango nuke gramatikaren erabateko kolapso baten aurrean gaudela, eta kolapso hori oso zabalduta dagoela aztertu ditudan testuetan. Bost itzultzaileren azpidazketa aztertu eta gero, ondorio gisa esan dezaket guztien azpidatzietan errepikatzen direla akats berak, sistematikoki errepikatu ere. Akats horiek euskararen oinarrizko arauak bortxatzen dituzte, eta uste dut egoera honen berri eman beharra zegoela, konpontzeko mekanismoak abian jar ditzaten horretarako ahalmena edo gaitasuna dutenek. "

Irakurri Senez-eko artikulua: Josu Barambones Zubiria: Netflixeko euskarazko azpidatzien segmentazioa eta hizkuntza-kalitatea. Senez 54 (2023).