Netflix-ek "Black is Beltza" bere katalogora gehituko du

Netflix-ek "Black is Beltza" bere katalogora gehituko du Fermin Muguruzaren animaziozko "Black is Beltza" pelikula mundu osoko pantailetan ikusteko aukera egongo da martxoaren 26tik aurrera Netflix plataformaren bitartez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflix-ek-black-is-beltza-bere-katalogora-gehituko-du/@@download/image/2018101518592216856.jpg
2021/03/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Fermin Muguruzaren animaziozko "Black is Beltza" pelikula mundu osoko pantailetan ikusteko aukera egongo da martxoaren 26tik aurrera Netflix plataformaren bitartez.
Netflix-ek "Black is Beltza" bere katalogora gehituko du

Honela, Netflix-ek bere katalogora gehituko du Muguruzaren pelikula, euskal ekoizpenen zerrenda apur bat luzatuz streaming plataforma ezagunean. 

Zinemaldiaren 66. edizioan estreinatu zen filmak hainbat sari jaso ditu eta baita nazioarteko hainbat adituren hitz onak ere. Orain, milioika erabiltzaile dituen plataforma ezagunaren katalogora gehituko da planetako edozein txokotan eskuragarri egongo delarik. 

Netflix-ek jada zenbait euskal ekoizpen baditu bere eskaintzan. Horien artean dago Galder Gaztelu Urrutiaren El hoyo pelikula, Aitor Arregi eta Jon Garaño-ren Handia, Loreak eta La trinchera infinita; eta Paul Urkijoren Errementari. 

Black is Beltzak pelikulak bigarren zatia izango du
2020 bukaeran jakin zen Blak is Beltza filmak bigarren zatia izango zuela: Black is Beltza: Ainhoa. Lehen pelikula 1965. urteko urrian kokatzen da Iruñean. Manex Unanuek New Yorken desfilatzeko gonbidapena jasotzen du, baina debeku bat dago erdian: arrazagatiko diskriminazio legeak direla eta beltzek ezingo dute parte hartu. Jazoera horretatik abiatuta eraikitzen da istorioa; Manexek etxera ez itzultzea erabakitzen du eta 60. hamarkada erdialdea markatu zuten hainbat gertaera biziko ditu. Istorioak fikzioa eta errealitatea uztartzen ditu, baita maitasuna eta iraultza ere.