Netflix-ek bere zine areto propioa izango du New Yorken

Netflix-ek bere zine areto propioa izango du New Yorken Netflix-ek jakinarazi duenez New Yorkeko zinemarik zaharrenetako bat kudeatuko du: Patris Theatre. Bertan proiektatu ditu bere pelikulak "streaming"-eko erraldoiak zine areto handiei konpetentzia eginez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflix-ek-bere-zine-areto-propioa-izango-du-new-yorken/@@download/image/paris_theater_twitter_full_1574744204696.jpeg
2019/11/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Netflix-ek jakinarazi duenez New Yorkeko zinemarik zaharrenetako bat kudeatuko du: Patris Theatre. Bertan proiektatu ditu bere pelikulak "streaming"-eko erraldoiak zine areto handiei konpetentzia eginez.
Netflix-ek bere zine areto propioa izango du New Yorken

Central Parketik bi pausotara eta Hotel Plaza famatuaren alboan. Paris theatre zine aretoak abuztu bukaeran itxi zituen bere ateak 71 urteren ostean alokairuaren prezio ezinezkoa ordaintzeko zailtasunengatik.

New Yorkeko sala bakarreko zinema honek berriz ere ateak azaroaren hasieran ireki zituen Noah Baumbach-ek zuzendutako eta Netflix-ek ekoiztutako Marriage Story filma proiektatzeko. Netflix-ek twitter bidez adierazi duenez zine areto entzutetsu honek irekita jarraituko du eta streaming konpainiaren egoitza bilakatuko da ohiz kanpoko ekitaldietarako, proiekzioetarako eta estreinaldietarako.

Netflix Paris Theatre-n gelditzeko akordioaren baldintzak ez dira argitara eman, baina Deadline gune espezializatuaren arabera epe luzerako alokairu bat litzateke.

Bestalde, hilabeteak dira negoziaketetan ari dela Netflix Egyption Theatre-ko jabearekin, Hollywoodeko zine historiko baten jabearekin hain justu. Astelehenean Deadline-k argitaratu zuenaren arabera Egyptian-en Netflixek kapitalaren gehiengo zatia eskuratu zuen, nahiz eta streaming enpresak ez duen baieztatu.

Paris Theatre mitikoan instalatuta Netflix plataformak urrats bat gehiago eman du zine areto handien sareak ekiditeko estrategian. Areto handi hauek ez dute Netflix-en aurrean belaunikatu nahi, ez baitute zine aretotako estreinaldiak eta Interneteko estreinaldien arteko epe mugak murrizterik nahi. Egun Estatu Batuetan 90 egunetakoa da.

Aretoaren historiari dagokionez, Marlen Dietrich aktore alemaniar-estatubatuarrak inauguratu zuen Paris Theatre 1948an. Orduan Pathé etxe frantsesak kudeatzen zuen eraikina, baina eraikineko jabeek behartutako Loews talde estatubatuarrari utzi behar izan zioten 1990ean. Aretoak bere izena zine areto handiek askotan proiektatzen ez zituzten pelikulak proiektatzeagatik lortu zuen, batez ere film frantsesak.