"Respop": Gustuko duzun telesailaren arabera ligatzeko tresna!

"Respop": Gustuko duzun telesailaren arabera ligatzeko tresna! Imajinatzen duzu zure bizitzako maitasuna film ala telesail faboritoei esker ezagutzea? Orain arte fantasia zirudiena, app baten bitartez gauzatu dute. Ikus-entzunezkoetan gustu berdinak dituzten pertsonak elkartuko dituen aplikazio berria! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflix-chill-gustuko-dituzun-film-ala-telesailaren-arabera-ligatu-nahi/@@download/image/telesailakligatu.jpg
2018/06/29
Imajinatzen duzu zure bizitzako maitasuna film ala telesail faboritoei esker ezagutzea? Orain arte fantasia zirudiena, app baten bitartez gauzatu dute. Ikus-entzunezkoetan gustu berdinak dituzten pertsonak elkartuko dituen aplikazio berria!
"Respop": Gustuko duzun telesailaren arabera ligatzeko tresna!

Estatu Espainiarrean sortzear dauden tresna berri honi esker, ligatzeko aplikazio tradizionalei beste ikuspuntu bat eman nahi izan diote. 

Dena den, zure bikoteak film, telesail ala dokumentalen arloan zure gustu berdinak izateak ez du esan nahi etorkizuna izango duzuenik. "Kontrako poloak erakartzen dira" esaldi famatua ekarriz, ez litzateke pentsaezina izango Disney-en zaletu bat, beldurrezko filmen zalea den batekin elkartzea ezta? Ala Game Of Thrones eta Goenkale telesailen arteko jarraitzaileak?

Zure gustu berdinak dituen norbaitekin luzerako erlazio bat ziurtatzen ez dizun arren, egia da hasierako izotzaldia urtzeko informazio paregabea izan daitekeela. 

 

Aplikazioaren izena Respop da eta doan deskargatu dezakezu!

 

"Goenkaleko zure pertsonaia faboritoari buruz hitz egingo dugu?"

"Strangert Things telesailaren azken denboraldia elkarrekin ikusiko dugu?"

"Geratuko gara Westworld-en teoriak partekatzeko?"

 

Zorte on zinezale!