Nestor Basterretxearen eskultura, 1609ko sorgin-ehizak jazarritako emazteak omentzeko

Nestor Basterretxearen eskultura, 1609ko sorgin-ehizak jazarritako emazteak omentzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nestor-basterretxearen-eskultura-1609ko-sorginehizak-jazarritako-emazteak-omentzeko/@@download/image/20102182700Lapurdi_1609-2009.jpg
2012/12/13
berria
Nestor Basterretxearen eskultura, 1609ko sorgin-ehizak jazarritako emazteak omentzeko
Bermeoko artistaren oroitarria Senpere herrian paratuko dute datorren otsailaren 27an, De Lancre inkisidoreak bere jujamenduak egiteko erabili zuen jauregiaren parean dagoen 1609ko plaza izeneko enparantzan, hain zuzen. 

Badira 400 urte Lapurdiko emazteek jasandako bidegabekeria salatuko eta gogoraraziko duen obra bakarra izanen da Basterretxearena, Europa osoan ez baitago halakorik.
Jean Mixel Bedaxagar Lapurdi 1609-2009 batzordeko sortzailearen aburuz, "artistek laguntzen dute gure memoria historikoa gordetzen eta gure kultura azkartzen", eta halako ekimenak ezinbestekotzat jotzen ditu Lapurdin "euskal kulturaren folklorizazioari aurre egiteko".
Otsailaren 27, beraz, oroitarriaren estreinaldiaren karietara, ospakizun handia eginen dute Senperen. Nahi adina musika, dantza, kanta eta mintzaldi izango ditu eskura bertaratzen den orok. Bedaxagarrek dioen bezala, ohar gaitezen jujatuak, preso altxatuak eta erreak izan ziren emazte horiek gure arbasoak baizik ez zirela.