Nest film laburren nazioarteko lehiaketan izena emateko epea zabalik

Nest film laburren nazioarteko lehiaketan izena emateko epea zabalik Sailak 10.000 euroko saria izango du; izen-ematea egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nest-film-laburren-nazioarteko-lehiaketan-izena-emateko-epea-zabalik/@@download/image/inscripcion_nest_2020_eu.jpg
2020/06/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Sailak 10.000 euroko saria izango du; izen-ematea egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da.
Nest film laburren nazioarteko lehiaketan izena emateko epea zabalik

Donostia Zinemaldiaren Nest-en XIX. edizioak (zinema-ikasleen lehiaketa saila) ekainaren 1ean (astelehena) irekiko du izena emateko epea. Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak antolatutako sail honek mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutarazi nahi ditu urteko zinema-hitzordu nabarmenetako batean. Zinemaldiaren 68. edizioan, Nest hiru egunean egingo da, irailaren 21etik (astelehena) 23ra bitartean (asteazkena).

Iazko edizioan hamalau film labur lehiatu ziren Nest sailean. Munduko 46 herrialdetako 186 eskolak aurkeztutako 373 lan egon ziren guztira. 2018 eta 2019 artean % 34 handitu zen parte hartzen zuten zinema-eskolen kopurua, eta % 22, berriz, jasotako film laburren kopurua.

Zinema-eskola bakoitzak gehienez ere hiru film labur aurkez ditzake, Zinemaldia egin aurreko 12 hilabeteetan eginak izan behar dira aurkeztutako filmak, eta horietatik hamabost inguru hautatuko dira Nest lehiaketan parte hartzeko. Orona Fundazioa babesleak 10.000 euro ematen ditu Nest-eko Film Labur Onena saritzeko. Sari hori parte hartzen duten eskoletako ikaslez osatutako epaimahaiak hautatzen du. Zinemaren munduko itzal handiko norbait izaten da epaimahaiburu (iaz Martín Rejtman zinemagile argentinarra izan zen).

Proiektuen izena online eman ahal izango da, astelehenetik aurrera (ekainak 1). Araudia eta Nest lehiaketari buruzko informazio gehiago eskuragarri daude Zinemaldiaren webgune ofizialean, www.sansebastianfestival.com, eta Tabakaleraren webgunean, www.tabakalera.eu. Film laburrak jasotzeko epea uztailaren 1ean amaituko da.