Neskaters jardunaldia izango da bihar Bilbon, emakumezkoen skatearen eta hiri-kulturaren kokagune izateko asmoz

Neskaters jardunaldia izango da bihar Bilbon, emakumezkoen skatearen eta hiri-kulturaren kokagune izateko asmoz Skatea, surskatea, kultura, musika eta komunitatea izango dira egun osoko jardunaldiaren barruan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/neskate-jardunaldia-izango-da-bihar-bilbon-emakumezkoen-skatearen-eta-hiri-kulturaren-kokagune-izateko-asmoz/@@download/image/Imagen+neskaters.jpeg
2026/09/25

Testua: Maitane Legarreta

Skatea, surskatea, kultura, musika eta komunitatea izango dira egun osoko jardunaldiaren barruan.
Neskaters jardunaldia izango da bihar Bilbon, emakumezkoen skatearen eta hiri-kulturaren kokagune izateko asmoz

Bihar, irailak 26, izango da Bilboko Neskaters jardunaldia, eta skate eskolak, tailer sortzaileak, eta musika konbinatzen ditu. Gainera, skatea lehen aldiz probatzeko, maila hobetzeko eta lehiatzeko aukera izaten da bertan. Aurtengo edizioan, gainera, Espainiako Estatuko, Frantziako, Alemaniako, Brasilgo, Txileko, Italiako, Portugaleko kirolariak izango dira, eta Espainiako Estatuko eskola, klub eta kolektiboak ere gonbidatu dituzte.

Neskei eta emakume ikusgarritasuna, jarraipena eta benetako aukerak ematea da helburua, kontuan izanda oraindik ere genero-arrakala handia dagoela kirol horretan.

Jardunaldia 10:30ean hasiko da, Deustuko Morgan zonaldean eta skate parkean, eta arratsaldeko 20:15 ingurura arte iraungo du. 11:00etan skate klaseak izango dira, eta ondoren sormen tailerrak, surfskate saioak, eslaloma, otordua eta kontzertuak, entrenamenduak, lehiaketak eta sari banaketak izango dira.

Bestetik, skate material erabilia ere jasoko dute: taulak, gurpilak, babeserako gauzak, oinetakoak eta bestelako osagarriak. Uganda, Bolivia eta Etiopiako proiektu sozialetarako izango da.

Izen-ematea doakoa da eta plazak mugatuak dira. Bereziki neska eta emakumeei zuzenduta badago ere, jende orori irekia da. 

Antolatzaileek emandako datuen arabera, iaz 125 lagunek parte hartu zuten eta 800 bat bisitari izan ziren. Gainera, nabarmendu dute Guretxoko eskolan emakumezko ikasleen presentzia % 5etik % 35era igaro dela gutxi gorabehera.