Neska bat, mutilen jantzien modelo Zaran

Neska bat, mutilen jantzien modelo Zaran Eliza Brichtok eskaera egin dio Inditexi, mutilen arropekin desfilatzeko. Zer erantzun ote diote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/neska-bat-mutilen-jantzien-modelo-zaran/@@download/image/la-multinacional-zara-contesta-la-pequena-eliza.jpg
2018/02/20
berria
Eliza Brichtok eskaera egin dio Inditexi, mutilen arropekin desfilatzeko. Zer erantzun ote diote?
Neska bat, mutilen jantzien modelo Zaran

Eliza Brichtok, zazpi urteko neskatoak, birala bihurtu den eskutitza bidali dio Zara arropa dendari; bertan, mutilen arropako modeloa izateko eskaera luzatzen die. Inditexek segituan erantzun dio. Jarraian duzue Brichtok idatzitako eskutitza:

 

 

“Zara maitea. Eliza deitzen naiz eta zazpi urte dauzkat. Zara Boys saileko modeloa izan nahiko nuke. Arraroa dela pentsatu dezakezu, ez dalako ohikoa neska batek mutilen arropa janztea, baina utzidazu istorio hau kontatzen. Lau urte nituenean Zara Girls bisitatu nuen, eta ez zitzaidan gustatu; ondoren, Zara Boys ikusi nuen eta pila bat gustatu zitzaidan. Geroztik, soilik bertan erosten dut. Zure fana naiz; mesedez onartu mutilen arropa modela izateko nire eskaera".

 

 

Eskutitza birala bihurtu da sare sozialetan, eta neskak jaso du Zararen erantzuna; enpresa bisitatzera gonbidatu dute, bere eskaera entzun eta harekin hitz egiteko. Modelo berri bat jaio ote da?