Nerea Sancho, Gaztezulo.com-eko sexologoa
Gaurtik aurrera, Nerea Sancho izango da Gaztezulo.com webguneko sexologoa. Orain arte Larraitz Arandok Gaztezulo.com-en betetako tokia hartuko du. Nerea Sancho psikologoa eta sexologoa da, eta sexu aholkularitza eta komunikazioan egiten du lan.
Larraitz Arando psikologo eta sexologoak erantzun ditu orain arte Gaztezulo.com-eko sexuaren inguruko zalantzak. Baina, lan kontuak medio, ezin izan dio ardura horri eutsi. Baina aurrerantzean ere zalantzak galdetzen jarraitzeko aukera izango duzue, izan ere, gaurtik aurrera Nerea Sancho psikologo eta sexologoak erantzungo ditu zuen galderak.
Nerea Sancho Donostian jaio zen 1978an. Psikologoa da, eta baita sexologoa ere. Ikasketak bukatu eta berehala hainbat aldizkaritan eta irrati saiotan parte hartzen hasi zen. 2002tik Atseginez Elkarteko kidea da, eta 2005ean Goxoki Aholkularitza Zerbitzua sortu zuten. Gaur egun Nerea bertako koordinatzailea da Goxoki.com
Sexualitatearen inguruko beste zenbait lan ere egin ditu. Sexualitartea Argazki Bilduma didaktikoaren egilea da Sexualitartea- . eta Kilimak! Sexuen Hezkuntzako ikasliburua ere argitaratu du. Une honetan bilduma horretako beste liburuak idazten jarraitzen du.