Nerea Garmendia eta Mikel Losada, Bilbon

'19:30' antzezlaneko aktoreetako bi dira. Arriaga Antzokian taularatuko dute obra, ostegunean, ostiralean eta larunbatean. Diputatu bat da obraren protagonista. Halako batean, mozkortuta atxilotuko dute, alterne klub batetik atera berria, bost milioi euro gainean daramatzala. Bere alderdikideek lana beltz egin beharko dute, buruzagia atakatik ateratzeko.
Roberto Enriquez, Fernando Cayo, Ana Wagner, Ales Furundarena, Oscar Sanchez Zafra, Rafael Martin eta Ramon Ibarra dira gainerako aktoreak. Adolfo Fernandezek eta Ramon Ibarrak zuzendu dute obra. Irakurri Nerea Garmendiari GAZTEZULOn egindako elkarrizketa. Antzezlana hiru egunetan 20:00etan taularatuko dute.