Nerea Alias: Gaztetxeen oso aldekoa naiz

Nerea Alias "Betizu" saioko aurkezlea da. Gipuzkoako Anoeta herrikoa da, eta bizitza aldatu zaio egun batetik bestera. Izan ere, Ibarran sagargotegi batean lanean aritzetik telebistan saio bat aurkeztera igaro da.
Duela urtebete ikasketak utzi zenituen. Matematikan kaskar samar ibiltzen omen zinen. Zenbakiak ez dituzu gogoko ala irakasleekin ez zinen ongi moldatzen?
Zenbakiak gorroto ditut, eta gorrotatuko ditut. Gainera, irakasleak saiatzen ziren arren, ez nuen arreta askorik jartzen, ez bainuen interesik. Gainerako ikasgaiekin, aldiz, nahik ondo moldatzen nintzen.
Iaz ikasketak uztea erabaki zenuen. Zer dela-eta?
Batxilergoko bigarren mailan utzi nituen ikasketak, orain urtebete. Arazo pertsonalak nituen, estu samar nebilen, eta ideiak argitzeko denbora pixka bat hartu behar nuen. Orain ikasketak utzi izanaz damutzen naiz, izan ere, ikastea etorkizunerako garrantzitsua dela argi dut. Baina, tira, momentuan momentuko erabakia izan zen.
Jatetxe batean aritu zara duela gutxi arte. Gogoko al zenuen lan hori?
Bai, baina azken aukera bezala hartu nuen. Ikasketak utzi nituenean, gurasoek lanean hasi beharko nuela esan zidaten: bata ala bestea. Nik ere ez nuen esku hutsik egon nahi, eta ostalaritzan hasi nintzen. Aurreztu egin nahi nuen zenbait proiektu martxan jartzeko.
Hala ere, egun batetik bestera zure bizitza erabat aldatu da. Lehen barra baten atzean aritzen zinen, eta orain telebista kamera baten aurrean. Sekulako aldaketa, ezta?
Bai, "Kuxkuxero" saioan txantxa bat egin zidaten lagun batzuek. Gero ETBtik deitu ninduten casting bat egiteko. Ezusteko ederra hartu nuen. Casting-ean ahal nuen guztia eman nuen, aukera ona zelako. Ez nuen itxaropen handirik, baina "Betizu" saioa aurkezteko hots egin zidaten.
Gustura ari al zara telebistan?
Oso gustura ari naiz. Gogoko dut lana. Hasieran gogorragoa egin zitzaidan, oso urduri ibili ohi nintzelako. Baina neurria hartzen hasten zarenean, dena aldatzen da. Bestalde, orain oso ondo bizi naiz. Arratsaldeko 16.30ean hasi ohi naiz lanean, eta lau orduz aritzen naiz. Beraz, ederki bizi naiz, goizak niretzat ditudalako. Gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatzen naiz. Hala ere, batek daki, izan ere, gauza onek gutxi iraun ohi dute.
Batzuen ustez, "Betizu" saio 'pijo' samarra da. Ados al zaude?
Ez dut uste. Nire ustez gaztetxoek eskertzen dute horrelako saio bat, beraz, beharrezkoa da. Saio dibertigarria dela uste dut. Gure asmoa behintzat hori da: gazteek gurekin ikastea eta ondo pasatzea. Ni gazteago nintzenean ere gaztetxoentzat saio bat bazegoen: "Super Bat". Eta nik ikaragarri ondo pasatzen nuen "Super Bat" ikusten.
Lehenago ere kazetari aritu zinen Tolosako Txolarre irrati librean.
Bai, hala da. Txolarre eskualdeko jendearentzat informazio aukera da. Gainera, eskualdeko kazetariei lanean aritzeko beta ematen die, niri gertatu bezala... Jende askok entzuten ditu horrelako irratiak, jendearentzat gertukoak direlako, eta horrek halako konfiantza sortzen du. Gustura aritu nintzen Txolarren.
Anoetako gaztetxean ibiltzen zara. Zer iritzi duzu gaztetxeez?
Ni gaztetxeen oso aldekoa naiz. Finean, gazte jendea biltzeko eta lanean aritzeko tokiak dira. Hamaika ekimen sor daitezke eta sortu ohi dira gaztetxeetan, eta gazteak biltzeko eta gauzak egiteko balio badu, ona da beti.
Musikagintzan ere aritu zara: lehendabizi panderoa jotzen Xabier Solanorekin, eta ondoren, "Iheslariak" taldean. Nola ikusten duzu musikagintza?
Argi dago, euskal taldeak egon badaudela. Hala ere, lehen baino mugimendu gutxiago dagoela uste dut.
"Otezuztarrak" izena du zuen koadrilak. 22 mutil eta hiru neska zarete. Arazorik ez duzue izango ligatzeko orduan, ezta?
Alderantzizkoa, arazo ugari izan ohi ditugu. Zaila da hiru neskak elkartzea, eta elkartzen garenean koadrilako mutilez inguratuta ibili ohi garenez, ez da gugana inor hurbiltzen! Hori horrela da. Hala ere, ligatzeko koadrila onena ez izan arren, koadrila polita da. Oso ondo moldatzen gara gure artean.
Kirolariak ere ba omen zarete. Bi alditan irabazi baitituzue Anoetako jaietako olinpiadak.
Bai, ohitura hori dago koadrilan. Nik orain, momentu honetan, ez dut gauza askorik egiten, baina txikitan futbolean aritutakoa naiz.
Futbolzalea zara, beraz.
Bai.
Eta zein da zure taldea?
Niri asko gustatzen zait futbolean aritzea, baina puntako taldeen inguruan sortzen den giroa ez zait batere gustatzen, eta ez dut Espainiako Liga jarraitzen. Hala ere, talde batekoa izatekotan, realzalea izango nintzateke, zalantzarik gabe.
Gida baimena ateratzen ari zara. Topikoak dio emakumeek gizonezkoek baino okerrago gidatzen dutela. Hala al da?
Ezta gutxiagorik ere. Hor kontua betikoa da. Beste gauza batzuetan bezala, emakumeek gidatzeko aukera gutxiago izan dugu duela gutxira arte. Gaur egun ere, emakume gutxiagok dakite gidatzen gizonek baino. Hala ere, horrek ez du esan nahi emakumeok okerrago gidatzen dugunik. Emakumeen artean eta gizonezkoan artean bada gaizki gidatzen duenik. Matxismoak eragindako ustea da hori.
Nerea Alias-ek 20 urte ditu, eta alaia da. Puntu-puntuan heldu zen hitzordura, eta irribarre handi batez hartu gintuen. Ez ditu argazkiak gehiegi maite, baina behin argazkiak ateratzen hasiz gero, naturaltasun handiz begiratzen dio kamerari, eta ez du irribarre ederra galtzen. Txikitan Anoetako Herri Ikastolako antzerki tailerrean parte hartu zuen, eta nabari da. Hiruzpalau elkarrizketa besterik ez dizkiote egin orain arte, eta kazetari guztiek galdera berak egiten dituztela kexu da. Ez du goitizenik, eta iaz, behiz mozorrotuta atera zen inauterietan. Kasualitatea ala patua?
Zaletasuna: Lagunekin egotea. Kirola egitea.
Talde bat: Berri Txarrak.
Betizu ala Beti su: Betizu nahiago.
Kolorea: morea.

Fitxa